Bilbao Eszenak, Bilboko Udalaren Antzerki Baliabideen Zentroak, bere urteko antzerki ikastaroetan izena emateko epea irekiko du irailaren 13an

  • Bilbao Eszenak, Bilboko Udalaren Antzerki Baliabideen Zentroak, bere urteko antzerki ikastaroetan izena emateko epea irekiko du irailaren 13an

  • Bilbao Eszenak lau prestakuntza eskainiko ditu 2024-2025 ikasturte honetarako, horietako hiru euskaraz eta bestea gaztelaniaz, gazteentzat, haurrentzat eta helduentzat
  • Interesatuek irailaren 13tik 27ra bitarteko ikastaroetan eman ahal izango dute izena, www.bilbao.eus webgunean

Bilbao Eszenak, Bilboko Udaleko Antzerki Baliabideen Zentroak, urtero bezala, antzerki-prestakuntza eskaintzen die arlo horretan aldez aurretik prestakuntza-esperientziarik izan ez duten pertsonei.

2024-2025 ikasturtean, urria eta ekaina bitartean, interesa duten pertsonek lau tailerretan parte hartu ahal izango dute. Tailer horietako bi helduei zuzendutakoak izango dira – bata gaztelaniaz eta bestea euskaraz –, eta beste biak gazteei eta haurrei zuzendutakoak, euskara hutsez.

Ikastaro guztietan izena aurrez emateko epea zabalik egongo da irailaren 13tik (ostirala) irailaren 27ra (ostirala). Aurreinskripzioa Bilboko Udalaren web orrian egin daiteke, www.bilbao.eus.

BILBAO ESZENAKO IKASTAROAK

Urritik aurrera, interesdunek honako ekimen hauetan parte hartu ahal izango dute:

Eszenarako prestakuntza eta sorkuntza (gaztelaniaz)

Helduei zuzendutako 60 orduko ikastaroa da eta asteazkenero emango da, 19:00etatik 21:00etara. Bertan, interpretazio- eta sorkuntza-lanaren hastapena jorratuko da, antzerki-emanaldien testuinguruan. 191 euroko kostua du (157,50 euro langabezian dauden eta Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen duten pertsonentzat).

Prestakuntza eta sorkuntza eszenikoa (euskaraz)

Euskaraz eskainia, helduentzako interpretazio eta sorkuntza eszenikoaren hastapenak dira. Ikastaroa astelehenetan izango da, 19:00etatik 21:00etara, eta 60 orduko iraupena izango du. Ikastaroaren kostua 191 eurokoa da (157,50 euro langabezian dauden eta Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen duten pertsonentzat).

Antzerki tailerra gazteentzat (euskaraz)

Gazteei zuzendua, zehazki 2006 eta 2011 urteen artean jaiotakoei. Euskarazko prestakuntza ostegunetan izango da, 19:00etatik 20:30etara, eta guztira 45 orduko iraupena izango du. Gorputzaren ezagutza lantzeko ariketak eskainiko dira, baita pertsonaiak eta istorioak garatzeko irudimena eta emozioak lantzeko ariketak ere. 123,50 euro matrikula arruntarekin eta 90 euro langabezian dauden edo diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen duten gurasoak dituzten gazteentzat.

Haurrentzako antzerki tailerra (euskaraz)

Euskaraz eskaintzen da eta 45 prestakuntza-ordu ditu. 2012 eta 2015 urteen artean jaiotako adingabeei zuzenduta dago, eta ostegunetan egingo da, 17:30etik 19:00etara. Ariketen eta praktiken bidez gorputzaren adierazkortasuna ezagutzen irakastea du helburu. Irudimena eta jolasak ere landuko dira, pertsonaiak eta istorioak sortzeko tresna gisa. 123,50 euro, matrikula arruntarekin, eta 90 euro, langabezian dauden edo Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen duten gurasoak dituzten adingabeentzat.

Jarraitu irakurtzen


  • DataIrailak 6
  • Gaia Arte eszenikoak