Pello Gutierrez: «Gure helburua zen "Erreplika" filma Zinemaldian estreinatzea, eta argi dago hautaketa-batzordeak begi onez ikusi duela»

  • Pello Gutierrez: «Gure helburua zen

Erreplika dokumentala Donostia Zinemaldiko Zinemira sailerako hautatua izan da. Oso lan pertsonala da eta irudien garrantziari buruz hausnartzen du. Izan ere, irudiek oroitzapenak mantentzea eta berpiztea ahalbidetzen dute. Pello Gutierrez gidoilari eta zuzendariak lan hau sortzeko zerk inspiratu zuen azaldu du.

Zerk inspiratu zintuen Erreplika sortzerako orduan?

Erreplika zuzenean interpelatzen nauten bi istorio paralelotatik sortu da. Alde batetik, aitaren heriotzaren ondoren, 1978an zuzendu zuen film labur zahar bat aurkitu nuen, eta hark minutu bateko hutsune beltz bat zuen. Bestetik, 1979an Zikuñagako Ama Birjinaren irudia lapurtu zuten. Lapurreta horrek hutsune bat utzi zuen Hernaniko auzo horretako ermitan, eta oraindik ez da argitu zer gertatu zen. Bi abiapuntu horiekin, film bat eraiki dugu hutsuneei buruz.

Zein istorio edo mezu nagusi transmititu nahi zenuen obra honekin?

Funtsean, filma irudiei buruzko hausnarketa bat da, eta memoriarako zein baliagarriak diren azaltzen du. Irudiek maite ditugun lagunak gogora ekartzen dizkigute, baina, era berean, nortasun kolektiboa eta inguruan ditugun pertsonekiko kohesioa mantentzen laguntzen digute. Baina zer gertatzen da irudi horiek desagertzen direnean? Nola jo dezakegu bizirauteko irudiak behar dituzten oroitzapen horietara?

Jarraitu irakurtzen


  • DataIrailak 4
  • Gaia Ikus-entzunezkoa