Arte Vital Lehiaketa 2024
Fundación Vital Fundazioak Arte Vital Sariaren beste edizio bat ireki du. Deialdi honetan, hainbat izango dira berrikuntzak: batetik, e-posta bitartez aurkeztutako lanen aurretiko hautaketa egongo da; erakusketa bikoitza egingo da edizio honetako irabazleekin eta hautatuekin Arte eta Lanbide Eskolan, eta 2023koekin ZAS Kultur-en; eta mahai-ingurua egingo da irabazleekin, iaz egin zen bezala, irailean bertan, eta bisita gidatuak egingo dira bi erakusketetara.
Deialdiaren faseak
Lehenengo fasea
- Lanaren argazkia bidaliko da posta elektronikoz, aurre-hautaketa bat egiteko.
Bidaltzekoak
- Obraren irudi bat kalitate altuan
- Parte-hartzailearen datuak eta obraren deskribapena
- E-posta: efpinedo@fundacionvital.eus
Datak
- Entregatzeko gehienezko data: 2024ko irailaren 30a
- Ebazpena: Urriak 4
- Obra fisikoen entregatze-data:Urriaren 8tik 11ra Fundación Vital egoitzan (Aiztogile 24, kordoi etxea)
*Aukeratutako lan guztiek 'Arte Vital 2024' erakusketa osatuko dute. Erakusketa azaroaren 8an, ostirala, irekiko da Arte eta Lanbide Eskolan.
Sariak eta epaimahaia
- Arte, kultura eta kritika munduko profesional ospetsuek osatutako epaimahaiak, gainera, edizio honetako lau lan irabazleak aukeratuko ditu, eta bakoitzak 1.500€ jasoko ditu.
- Epea 2024(e)ko Irailak 4(e)tik 2024(e)ko Irailak 30(e)ra
- EntitateaVital Fundazioa
- Deialdi-motaSariak eta lehiaketak
- SektoreaIkusizko arteak
- JardueraSorkuntza
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.


