MAZOKA 2024 - Marrazki eta Ilustrazio Azoka: izen-ematea
AZOKA izango da erabateko protagonista MAZOKA MARRAZKI AZOKAREN IX. edizioan: marrazkiek, ilustrazioek eta produktu gainean egindako aplikazioek (zeramika, paper, ehun eta abarren gainean egindakoek) beteko dute Montehermoso Kulturuneko Ur Biltegia abenduaren 20tik (ostirala) 22ra (igandea). 1885ean eraiki zuten Gasteizko Erdi Aroko Almendraren eremu garaienean, eta haren baitan izango ditugu hautatutako artisten postuak, 1.000 metro koadrotik gora dituen Ur Biltegiak osatzen duen erakusketa aretoan, 10 metro inguruko altuera duten puntu erdiko zazpi ganga eta arku-ilarek sortzen duen eremuan.
Erakusketa eta salmentarako 40 postuetarako batera sartzeko deialdia ilustrazioaren, komikigintzaren, animazioaren, diseinuaren edo artearen arloko profesional eta ez profesionalei zuzenduta dago, eta aurreko edizioetan Euskadiko, Estatuko eta nazioarteko 300 eskaera baino gehiago jaso izan dira. Interesdunek formularioa bete eta www.mazoka.org webgunean dauden parte hartzeko arauak onartu beharko dituzte irailaren 30a baino lehen. 2024ko urriaren 16an emango da epaimahaiaren erabakiaren berri.
MAZOKA ez da azoka hutsa, profesional sortzaileen eta ikusleen arteko topagune bat ere bada, baita sinergia, lankidetza, proiektu eta enkarguen sorrerari bide ematen dien plaza estrategiko bat ere, zeinak mota guztietako diziplina eta tekniketako ilustratzaileak, marrazkilariak eta artista bisualak babestu eta saritzen baititu. Eta helburu horrekin editatutako da Egileen Katalogoa, IX. edizioko parte hartzaileekin. Dibulgazio-argitalpena den heinean, curriculum aitortza ematen du sektorean.
MAZOKAk, beste azoka batzuekin alderatuta, duen ezaugarri bereizgarrietako bat zera da, obra edo aplikazio guztiek mazokalari izateko hautagaitzat aurkezten diren pertsona edo artistek ilustratutak behar dutela, sortzailearen eta ikusleen arteko zuzeneko hurbiltasuna sustatuz.
Horrez gain, egiletzaren baldintza azpimarratuz, oinarrietan berariaz jasotzen da ez dela onartuko AA sortzailez egindako lanik, originaltasunik ez izateagatik eta kide sortzaileen egile-eskubideak urratzeagatik.
Aurten, seigarrenez, MAZOKAk ikasleei zuzendutako BEKIKASLE bekaren deialdia egingo du. Beka LABORAL KUTXAk babesten du eta honako hauek hartzen ditu barne: mazokalari plaza bat, 500 € ordainsari gisa eta ekoizpenerako, ostatua eta webgune profesional baterako harpidetza. Helburua diseinuaren, ilustrazioaren, marrazkigintzaren, animazioaren eta arte plastikoen arloan balio berriak aurkitu eta babestea da eta horiek, aurreko edizioetan bezala, ibilbide luzeko eta aitortza duten kideekin egoteko eta esperientzia partekatzeko aukera izatea.
- Epea 2024(e)ko Irailak 2(e)tik 2024(e)ko Irailak 30(e)ra
- EntitateaMazoka
- Deialdi-motaParte-hartzerako deialdia
- SektoreaIkusizko arteak
- JardueraErakusketa eta programazioa
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.


