Hasi da Veneziako Biennalea, "Marco" euskal zinemaren ordezkari dela

  • Hasi da Veneziako Biennalea,

Asteazken honetan hasi da Veneziako Zinemaldiaren 81. edizioa. Kanalen hiria glamourrez eta dizdiraz beteko da, mundu osoan ezagunak diren zinema izarrak euren azken lanak aurkeztera bertaratuko baitira.

Bitelchus, Bitelchus Tim Burtonen beldurrezko komedia ezagunaren bigarren atalaren proiekzioarekin eman ditu lehen pausoak Mostrak. Burtonek Michael Keaton eta Winona Ryder aktoreak berreskuratu ditu aurreko pelikulatik eta Jenna Ortega eta Monica Bellucci fitxatu ditu.

Arratsaldean, irekiera ekitaldi ofizialean, Sigourney Weaver aktore estatubatuarrak bere ibilbide osoa saritzen duen Urrezko Lehoia jasoko du.

Euskal zinema Marco pelikulak ordezkatuko du, EITBren partaidetza duen Aitor Arregi eta Jon Garañoren lan berriak. Ostiralean izango da estreinaldia Orizzonti sailean. Beste 18 film izango ditu lehiakide, horien artean Alexandros Avranasen Quiet Life eta Anne-Sophie Baillyren Mon Inséparable.

Jarraitu irakurtzen

eitb.eus

  • DataAbuztuak 28
  • Gaia Ikus-entzunezkoa