Bizkaiko Foru Aldundiaren dirulaguntzak 2024an arte eszenikoen (antzerkia eta dantza) ikuskizunak sustatzeko

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren dirulaguntzak 2024an arte eszenikoen (antzerkia eta dantza) ikuskizunak sustatzeko

Onuradunak

Dirulaguntzen onuradun izan ahalko dira sozietate anonimoek, erantzukizun mugatuko sozietateek, sozietate kooperatiboek eta sozietate zibilek (Kode Zibileko 1669. artikulukoak izan ezik) eta enpresa-jarduerak egiten dituzten pertsona fisikoek ere, betiere maiatzaren 31ko 5/2005 Foru Arauaren 12. artikuluko ustezkoren batean ez badaude eta dekretu arautzailean ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

Xedea

Dirulaguntza jaso dezakeen jarduna Bizkaiko Lurralde Historikoko konpainia eszenikoek sortutako arte eszenikoen (antzerkia eta dantza) ikuskizunak sustatzea da. Gainera, dirulaguntzaren eskabidean aurkeztutako proiektuak 2024ko ekitaldiaren barruan gauzatu beharko dira.

Oinarri arautzaileak

Bizkaiko Foru Aldundiaren 91/2024 Foru Dekretua, abuztuaren 21ekoa. Honen bidez, foru-dirulaguntzen oinarriak eta deialdia onesten dira 2024ko ekitaldian arte eszenikoen (antzerkia eta dantza) ikuskizunak sustatzeko.

Zenbatekoa

Deialdi honetako dirulaguntzak emateko 2024. urtean indarrean dagoen aurrekontu muga ehun eta bost mila (105.000,00) eurokoa da.

Eskabideak aurkezteko epea

Eskabideak aurkezteko epea 2024ko irailaren 2tik 2024ko irailaren 24ko 13:30era arte izango da.

Dekretuaren laburpena (PDF - 110 KB)


  • Epea 2024(e)ko Irailak 2(e)tik 2024(e)ko Irailak 24(e)ra
  • EntitateaBizkaiko Foru Aldundia
  • AtalaEuskara, Kultura eta Kirol Saila
  • Deialdi-motaDirulaguntzak
  • SektoreaArte eszenikoak

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.