Donostiako Udalak abuztuaren 31eko sutea oroitzeko ekitaldien egitarau zabala prestatu du
Donostiako Udalak aurten ere 1813ko abuztuaren 31n hiria suntsitu zuen sutea oroitzeko ekitaldien egitarau zabala prestatu du.
Abuztuaren 25etik aurrera, igande honetan bertan, hainbat omenaldi-ekitaldi egingo dira. Ekitaldien amaiera larunbatean, hilak 31, izango da, Abuztuaren 31 kalean argiak itzali eta kandelak piztu ondoren zuzien argitan egiten ohi den ibilaldi zeremonian.
Nekane Arzallus alkateordeak azaldu duenez, "aurten nobedade gisa, ospakizunak abuztuaren 25ean hasiko dira doako kontzertu batekin. Horretan The Siege of Saint Sebastian partitura aurkeztuko da Xarma hari laukotearen eskutik".
Arzallusek azpimarratu duenez, "Thomas Haigh biolinista, pianista eta konpositore ingelesak konposatutako pieza da, orain arte erabat ezezaguna eta hiriak 1813an jasan zuen hondamendiarekin lotutako aurkikuntza oso garrantzitsua da".
Doako konzertua abuztuak 25: gonbidapenak
Kontzertua 12:00etan izango da Udaletxeko Udalbatza Aretoan eta gonbidapenak Donostia Festaken bulegoetan (Konstituzio Plaza, 1) egongo dira eskuragarri:
- Hilaren 22an, ostirala, 9:30etik 13:30era
- Gehienez pertsonako 4 sarrera eskuragarri izango dira gerturatzen direnentzat
- Gainera, igandean bertan, 50 sarrera jarriko dira Alderdi Ederreko terrazatik udaletxerako sarbidean (edukiera mugatua)


