Gabriela Amaral Almeida, Martín Boulocq eta Victoria Galardi zinemagileek, besteak beste, aurkeztuko dituzte euren proiektuak Donostia Zinemaldiko Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroan

  • Gabriela Amaral Almeida, Martín Boulocq eta Victoria Galardi zinemagileek, besteak beste, aurkeztuko dituzte euren proiektuak Donostia Zinemaldiko Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroan

  • Hautatutako hamalau proiektuak Argentina, Bolivia, Brasil, Kolonbia, Kuba, Mexiko, Paraguai eta Suitzatik datoz eta horietako zazpi egileen lehen edo bigarren lanak dira
  • Koprodukzio Foroa irailaren 23tik 25era egingo da Donostia Zinemaldiaren Industriako jardueren esparruan

269 lan inskribatu dira, eta hautatutako proiektuak –zortzi herrialdetakoak– honako hauek dira: Animales del desierto, Santiago Lozarena; Crocodila / She, Crocodile (Krokodilo emakumea), Gabriela Amaral Almeidarena; El espíritu de la ley / The Spirit of Law, Natalia Metarena; La escuela pesada / Hard-Boiled School, Hernán Rossellirena; La levedad de ella / Her Lightness, Rosa María Rodríguez Puporena; La mujer extraña / The Strange Woman / Emakume arraroa, Martín Boulocqena; Los dos paisajes, Francisco Lezamarena; Los erizos / The Hedgehogs Victoria Galardirena; Malestar Tropical / Tropical Malaise, Jorge Cadenarena; Mar de Leva, Mariana Saffon Ramírezena; Otro Jardín / A Different Garden, Mariana Gil Ríosena; Rambler, Fernanda Valadez eta Astrid Ronderorena; Remanso, Pablo Lamarrena; eta Sólo el amor existe, Natalia López Gallardorena. Aurtengo edizioa irailaren 23tik 25era egingo da, eta ekitaldira bertaratuko diren ordezkariek aukera izango dute, balizko bazkideei euren proiektuen berri emateko ez ezik, finantzaketa osatu eta nazioarteko merkatuetarako sarbidea hobetzeko ere bai.

Proiektuetako zazpi egileen lehen edo bigarren filmak dira: La levedad de ella / Her Lightness, Rosa María Rodríguez Puporena, lau film labur eta dokumental bat izanik bere curriculumean; Los dos paisajes, Francisco Lezamarena, zeinak aurten film labur onenaren Urrezko Hartza beretu baitzuen Un movimento extraño / An Odd Turn lanagatik; Malestar Tropical / Tropical Malaise, Jorge Cadenarena (Berlinalen, Rotterdamgo jaialdian eta SXSWn sarituak izan dira egilearen film laburrak); Mar de Leva, Mariana Saffon Ramírezena, zeinak Orizzonti saria jaso baitzuen Veneziako Mostran Entre tú y Milagros film laburrarekin; Otro Jardín / A Different Garden, Mariana Gil Ríosena (2024, zuzendariaren Uli film laburrak aipamen berezia erdietsi zuen Berlinaleko Generation Kplus atalean); eta Remanso, Pablo Lamarrena (Ventana Sur merkatuko Proyecta 2021 ekimenean ere aurkeztu zuen proiektua), zeinak bere film laburrak Cannesen aurkeztu izan baititu, 2016an bere lehen film La última tierrarekin Rotterdamgo jaialdian Epaimahaiaren Sari Berezia beretzeaz gainera. Azkenik, Natalia López Gallardok bere bigarren film luzerako proiektua aurkeztuko digu: Sólo el amor existe. Egilearen lehen lanak ( Manto de Gemas / Robe of Gems) Urrezko Hartza epaimahaiaren saria irabazi zuen 2022ko Berlinalen, Horizontes Latinos sailean emateaz gain.

Jarraitu irakurtzen


  • DataAbuztuak 12
  • Gaia Ikus-entzunezkoa