Bizkaiko Foru Aldundiaren dirulaguntzak 2024ko ekitaldian ikus-entzunezko proiektuak ekoizteko
Foru dekretu honen arabera diruz lagun daitezkeen jarduerak ikus-entzunezkoen honako proiektu modalitate hauek dira, baldin eta horien xedea jendaurrean erakustea bada:
a) Dokumentalak: fikziokoak ez diren ikus-entzunezkoen proiektuak, iraupena gorabehera.
b) Film laburrak: fikzioko ikus-entzunezkoen proiektua, hirurogei minututik beherakoa.
c) Film luzeak: fikzioko ikus-entzunezkoen proiektua, hirurogei minutukoa edo luzeagoa.
Dirulaguntza eskaeraren xede diren proiektuak 2024ko urtarrilaren 1etik 2025eko maiatzaren 31ra bitartean egin beharko dute ekoizpena. Ekoizpentzat joko da filmaketa nagusia hasten denetik ikus-entzunezkoen proiektuari dagokion master kopia egin arteko jardueren multzoa. Gainera, 2025eko abenduaren 31 baino lehen zabaldu beharko dira.
Deialdia (PDF - 652 KB)
- Epea 2024(e)ko Uztailak 30(e)tik 2024(e)ko Irailak 13(e)ra
- EntitateaBizkaiko Foru Aldundia
- AtalaEuskara, Kultura eta Kirol Saila
- Deialdi-motaDirulaguntzak
- SektoreaIkus-entzunezkoa
- JardueraEkoizpena
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.


