"Muina" 2024: Kultura-jardueren poltsa

Muina deialdiaren lehen edizio honetan, 2025ean zehar Izaskun Arrue Kulturgunean garatzeko kultura-jardueren proposamenak jasoko dira. Guztira, 5 proposamen aukeratuko dira: ikuskizun bat, hitzaldi bat, ikus-entzunezko proiekzio bat, ikastaroa bat (gutxienez 3 saio) eta lantegi bat (saio 1). Jarduera motaren arabera, jasoko den ordainsaria 250€ eta 800€ artekoa izango da. Epea abuztuaren 22ra arte egongo da zabalik.

Muina zerbaiten zatirik barnekoenari esaten zaio, eta Izaskun Arrue Kulturgunearen bizkarrezur-muina kultur programazioaren parte diren sortzaileek eta talde ezberdinen egitasmoek osatzen dute. Hori dela eta, kultura-jardueraren bat gauzatu nahi duen herritar ororentzat zuzendutako proposamen poltsa zabaltzea da deialdi honen xedea. Muina deialdiaren helburua arabar herritarrek buruan dituzten kultur ekimen ezberdinak gauzatzeko aukera ematea da, eta bide batez, programatzaileen eta sortzaileen artean aldebikoa den harremanari heltzea.

Oinarriak HEMEN.

Izen ematea HEMEN.

iak.eus

  • Epea 2024(e)ko Uztailak 22(e)tik 2024(e)ko Abuztuak 22(e)ra
  • EntitateaIzaskun Arrue Kulturgunea
  • Deialdi-motaParte-hartzerako deialdia
  • SektoreaArte eszenikoak, Musika, Ikus-entzunezkoa, Bestelakoak
  • JardueraErakusketa eta programazioa

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.