Saul Leiterren paisaia poetikoak irudiz beteko du Kutxa Fundazioaren Artegunea aretoa

  • Saul Leiterren paisaia poetikoak irudiz beteko du Kutxa Fundazioaren Artegunea aretoa

Amaitu gabeko mundua izenburuarekin gaur aurkeztu den erakusketa Ameriketako koloretako argazkilaritzaren aitzindaritzat hartzen denari eskainia da: Saul Leiter

Saul Leiter (Pittsburgh, 1923 – Nueva York, 2013) poeta bisuala da, baina ez une erabakigarriena, baizik eta une sarkorrena. Lan heterogeneoa, sailkaezina eta dentsitate handikoa osatu du, nola argazkilaritzan, hala pinturan. 

Erakusketaren komisarioa Anne Morin. diChroma phtography izan da, eta jatorrizko –gehienak zuri-beltzean– eta koloretako 200 argazki baino gehiago aurkeztuko ditu, berrogei margolan inguru, koloretako argazkien proiekzio bat, dokumentuak, aldizkariak, koadernoak eta Saul Leiterren beraren hainbat kamera.

Erakusketaren egitura mugarik gabeko paisaia baten modura eratu da, eta Saul Leiterrek margolari gisa duen keinua erakusten du, zeina mintzatzen baita hedadurari buruz, mugarik gabeko, hodeiertzik gabeko, gune bati buruz. Leiterren mundua zabaldu, tolestu, hedatu egiten da. Linealtasun hori denborazko uzkurdura batek eteten du, zeina sortua baita muntaia txikiez, argazkiaren denborakotasunari, aurkitutako irudiaren une erabakigarriari, dagozkien «bat-bateko» antolaerez. Denboraren zabaltze hori izango da erakusketan barrena bisitariei lagundu eta gidatuko dien hari eroalea, harik eta erakusketaren erdigunera iritsi arte, Leiterren logelara iritsi arte, hain zuzen; han sortu zuen In My Room [Nire gelan] izenburuko saila.

Jarraitu irakurtzen


  • DataUztailak 18
  • Gaia Ikusizko arteak