Metamorfosia, Errobiko Festibalaren ardatza
- Ostegunetik igandera, hilaren 18tik 21era, garatuko dute aurten Julen Achiary zuzendari artistikoak prestatu duen programazioa: kontzertuak, dantzaldiak, ikastaroak, solasaldiak...
Hogeita zortzigarren edizioa du Errobiko Festibalak aurtengoa, eta metamorfosi kontzeptuaren ingurukoak, bestelakatzeak, izango ditu ardatz, uztailaren 18tik 21era, ohi bezala, Itsasun.
Lau egunez, solasaldiak (hainbat artistak metamorfosiak hartuko dituzte hizpide), kontzertuak (Hunophones, Lagon Noir eta Ventu Omirumba ostegunean; Parveen & Ilyas Khan, Yeni Gayda eta Naïssam Jalal, ostiralean; eta Aya Metwalli & Yohan Dumas, Sourdurent, Paloma Pradal, Votia eta Ngasa Ngasa larunbatean), dantzaldiak (Yarin Andres Marinen eta Jon Mayaren ikuskizuna, ostiralean), ikastaroak (txalaparta, Georgiako kantua, dantza afro-kubatarra...) eta ibilketa artistikoa (igandean) izango dira.


