Ertibil Bizkaiaren 42. edizioa, liluragarri, Punta Begoņan, lan berritzaileekin

  • Ertibil Bizkaiaren 42. edizioa, liluragarri, Punta Begoņan, lan berritzaileekin

  • Honako hauek dira ERTIBIL BIZKAIA 2024ko 3 sarituak eta 15 hautatuak: Leo Burge, M. Benito Piriz, Lucía Jayo Altamirano, Tana Garrido Ruiz, Maider Gonzalo Salceda, Ángela R., Jon Ander Terroba, Ane Diez de Ulzurrun, Hodei Herreros, Idoia Leache, Julia Martos, Víctor Ortuño, Aida Valdes, Ane Berganza, Unai Cardoner, Martzel do Nascimento Goiria, Garazi Etxebarria Azurmendi eta Bakarne González & Eva Rayak osatutako bikotea. Erakusketa Bizkaiko bost udalerritan egongo da ikusgai: Getxo, Basauri, Igorre, Derio eta Amorebieta-Etxano

Gaur goizean, Punta Begoñako galerietan, Bizkaiko Arte Bisualen Erakusketa Ibiltaria inauguratu du Leixuri Arrizabalaga Euskara, Kultura eta Kiroleko foru diputatuak, Amaia Agirre Getxoko alkatearekin, Maria Peraita Punta Begoñako zuzendari kudeatzailearekin eta edizio honetan parte hartu duten artistekin batera. Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako lehiaketa hori gertaera garrantzitsua da: lurraldean bizi eta lan egiten duten 18 sortzaile berriren lanak aurkezten ditu.

Leixuri Arrizabalagak zera nabarmendu du aurkezpenean: "ERTIBIL itsasargi bat izan da arteen panoraman lau hamarkada baino gehiagoz. Erreferente bat izan da, geure arte garaikiderik berritzaileena erakusteaz gain, kultur adierazpen hori geure lurraldeko bazter guztietara hurbiltzen dauena".

Era berean, Amaia Agirre Getxoko Alkateak nabarmendu duenez "Getxorentzat oso pozgarria da "Ertibil-Bizkaia Ikusizko Arteen Erakusketa Ibiltaria". Punta Begoña galerietan izatea hala, Bizkaian sorkuntza-lana garatzen duten artista berriei espazio hau zabaltzen gure konpromiso irmoa da. "Ertibil-Bizkaia" erakusketa ibiltaria inauguratzeko Punta Begoña galeriak aukeratu izana are pozgarriagoa da; izan ere, sormenerako, erakusketarako, topaketetarako, konexiorako eta arte- nahiz kultura-trukerako espazioak sortzeko helburua bait du Galeriak berak".

Erakusketak Bizkaiko egungo arte-panoramaren aniztasuna eta talentu kartsua islatzen ditu. Lanek —instalazioak, margolanak (olioa, akrilikoa eta pastela), bideoa, eskultura eta argazkigintza— parte-hartzaileen sormena eta adierazpidea islatzen dute.

Ertibil Bizkaia 2024ko sarituen artean, Leo Burge nabarmentzen da, zeinak lehenengo saria eskuratu baitu Entre murmullos y cabello lanarekin. Zortzi marrazkiko bilduma bat da, espazio multidimentsional batean marra eta zatien arteko fusioa esploratzen duena. M. Benito Pirizek bigarren saria lortu du Abrazo lanarekin, zulatutako gorputzari buruzko eskultura-hausnarketa zirraragarriarekin. Lucía Jayo Altamiranok hartu du hirugarren saria, You' ll Never Guess lanarekin. Argazki proiektu bat da, irudiak errepikatuz ikuslearen pertzepzioa desafiatzen duena.

Beraz, honako hauek dira ERTIBIL BIZKAIA 2024ko sarituak: Leo Burge, M. Benito Piriz, Lucía Jayo Altamirano, Tana Garrido Ruiz, Maider Gonzalo Salceda, Ángela R., Jon Ander Terroba, Ane Diez de Ulzurrun, Hodei Herreros, Idoia Leache, Julia Martos, Víctor Ortuño, Aida Valdes, Ane Berganza, Unai Cardoner, Martzel do Nascimento Goiria, Garazi Etxebarria Azurmendi eta Bakarne González & Eva Rayak osatutako bikotea.

Aurten, 149 eskaera jaso ditu ERTIBILek. Arrizabalagaren esanetan, «programak eragiten duen gogo biziaren eta interes handiaren adierazgarria» da hori. "Proposamenak teknika eta espezialitate artistiko askotakoak izan dira, eta gure lurraldeko arte garaikidearen aniztasun aberatsa erakusten dute. Aurkezturiko guztien artean, 18 obra hautatu dira, kontu handiz, erakusketa honetarako, eta Bizkaian sortzen ari den talenturik onena erakusten dute".

Jarraitu irakurtzen


  • DataUztailak 16
  • Gaia Ikusizko arteak