Tanxugueiras, Zea Mays eta Gatibu 2.500 hotsekin batera, Ei! Bilbao kontzertuan
- Fair Saturdayren atariko kontzertuak izen berria izango du aurtengotik aurrera. Bulego, Idoia eta ETS ere egongo dira emanaldian, azaroaren 29an, Bilbao Arenan
Ei! Bilbao jaialdiak 2.500 ahots taularatuko ditu, eta horiekin batera kantuan arituko dira Tanxungueiras, ETS (Iñigo Etxezarreta), Gatibu (Alex Sardui eta Haimar Arejita), Zea Mays (Aiora Renteria eta Piti), Bulego (Tom Lizarazu), Idoia eta María Parrado.


