Izarok bira amaitzeko kontzertu bat egingo du BECen, maiatzaren 31n

  • Izarok bira amaitzeko kontzertu bat egingo du BECen, maiatzaren 31n

  • Kontzerturako sarrerak asteazkenean, uztailak 17, jarriko dituzte salgai. Gaualdi horretarako iragarri dituzten lehen artista gonbidatuak Olatz Salvador eta Baiuca dira

Izarok 2025eko maiatzaren 31n amaituko du cerodenero estudioko bere laugarren diskoa aurkezteko bira, kontzertu "berezi" batean, gonbidatuek inguratuta. Sarrerak asteazkenean, uztailak 17, jarriko dituzte salgai, eta Olatz Salvador eta Baiuca dira iragarri dituzten lehen gonbidatuak.

Behin bira amaituta, "itzulera zehatzik gabeko atsedenaldia" hartuko du.

www.eitb.eus

  • DataUztailak 15
  • Gaia Musika