"Salve Maria", "Amek ez dute" Katixa Agirreren eleberriaren egokitzapena, Locarnoko zinemaldian lehiatuko da
- Kayra Weissmahr eta Oriol Pla aktoreak ditu protagonista Mar Coll kataluniar zuzendariaren pelikulak, eta Suitzako hirian abuztuaren 7tik 17ra egingo duten zinema jaialdiko Sail Ofizialerako aukeratu dute
Salve Maria Mar Coll kataluniar zuzendariaren film berria, Amek ez dute Katixa Agirre gasteiztar idazlearen eleberrian oinarritua, Locarnoko zinema jaialdiaren Sail Ofizialean lehiatuko da abuztuaren 7tik 17ra. Laura Weissmahr eta Oriol Pla aktoreak dira filmaren protagonistak.
Katalanez filmatu dute pelikula, Escándalo Films eta Elastica etxeen ekoizpena da eta udazkenean iritsiko da zinema aroetara.


