Paula Huarteren "Lágrimas de cocodrilo" erakusketa bihar inauguratuko da Montehermoson
- Irailaren 15era arte egongo da ikusgai Kulturuneko lehen solairuko aretoan
- 2023ko Montehermoso Kulturuneko Proiektu Artistikoen Ekoizpenerako Laguntzen Deialdian aukeratutako azken proiektua da
2023ko Montehermoso Kulturuneko Proiektu Artistikoen Ekoizpenerako Laguntzen Deialdiaren baitan, gaur aurkeztu da hautatutako azken lana, Paula Huarte artistarena.
Lágrimas de cocodrilo izeneko erakusketa Montehermoso Kulturuneko lehen solairuko aretoan egongo da ikusgai. Inaugurazioa bihar arratsaldeko 19:00etan izango da Huarteren eskutik, eta irailaren 15era arte bisitatu ahal izango da erakusketa.


