"Gela bat norberarena" egonaldi artistikoa: 2024-2025eko deialdia
Etxe Betea proiektuak bosgarren edizioko 'Gela bat norberarena' (Una Habitación Propia) izeneko egonaldi artistikoan parte hartzeko epea ireki du. Virginia Woolfen oinarritutako proiektua da, non emakume zinemagileek beren film luzeak garatzeko aukera dute 2024ko urritik 2025eko ekainera arte. Aurtengo deialdian, bi emakume zinemagile aukeratuko dira. Aurreko deialdietan Naiara Carmona, Estibaliz Urresola, Ainhoa Rodríguez, Mikele Landa eta María Herrera izan ziren hautatuak.
Gariza Filmsek sortutako Gela bat norberarena (Una Habitación Propia) proiektua, Basque Know How Fundazioak bultzatzen du eta BBK eta Eusko Jaurlaritzaren babesa du.
Egonaldi artistiko bat euskarazko proiektu batentzat izango da eta beste bat beste edozein hizkuntzatan (gaztelania, katalana, galiziera, aranera, balentziara, ingelesa, beste batzuk...) garatuko den film batentzat izango da. Egoiliar bakoitzak norbanako gela bat izango du, Bilboko eraikinik esanguratsuenetako batean, eta 5.000 euroko laguntza ekonomikoa jasoko du. Bi egoiliarrek proposatuko dute nor izango den bakoitzaren aholkularia, eta Etxe Beteak mentore horiek Bilbora ekarriko ditu.
Mentoretzak 2024ko urritik 2025eko ekainerako bitartean izango dira. Aldi horretan, egoiliarrak beren mentoreekin bilduko dira hilean behin. Behin hautatuta, artistek bertaratzeko konpromisoa sinatu beharko dute, aste hauetan: 2024ko azaroaren 25etik 29ra, 2025eko martxoaren 10etik 14ra eta 2025eko ekainaren 9tik 13ra.
Deialdi honetan parte hartzeko epea abuztuaren 23an amaituko da. Beharrezko dokumentuak formulario honetan aurkeztu behar dira.
Egonaldi artistikoa edozein adin, nazionalitate eta esperientziako emakumeei zuzenduta dago, baldin eta sortzen ari diren film luzea garapen-faseko lehengo urratsetan badago. Ikastaroa hiru blokek osatzen dute. Lehenengoa, sortzaileek aukeratutako gaien ikerkuntzan oinarrituko da. Bigarrena, gidoiaren lehen edo bigarren bertsioa sortzeko bideratuta dago, proiektu bakoitzaren beharren arabera. Hirugarrenaren helburua, proiektuaren bideragarritasun ekonomikoa egiaztatzea eta proiektu bakoitzerako ekoizleak edo laguntza ekonomikoak bilatzeko estrategiak baloratzeko izango da. Egonaldi artistikoan, parte-hartzaileek, ikuspunutu feministatik abiatuta, Etxe Beteko laguntza izango dute denbora guztian.
ELKARREKIN SORTZEN
Lehen bi edizioetako arrakastaren ondoren, Etxe Beteak 'Elkarrekin Sortzen'-eko euskal zinemagileen hirugarren deialdia zabaldu du. Ekimen honen hirugarren edizioak, hilean behin euskal zinemagileen topaketak sustatzen ditu 2024ko urritik 2025eko ekainerako bitartean, Etxe Betearen espazioko gune batean, eta ekainean lan intentsiboko aste bat egingo da Bizkaiko landetxe batean.
Gariza Films ekoiztetxeak, Etxe Betea, Elkarrekin Sortzen eta Gela bat norberarena (Una Habitación Propia) proiektuak sortu zituen, Basque Know How Fundazioak bultzatzen ditu eta BBKren eta Eusko Jaurlaritzaren babesa dute.
Hirugarren edizio honetan bi lantalde sortuko dira: 'Elkarrekin Sortzen' euskaraz eta Elkarrekin Sortzen gaztelaniaz. Topaketen egutegia honako hau izango da: urriaren 23an, 2024ko azaroaren 27an eta abenduaren 18an; urtarrilaren 29an, otsailaren 26an, martxoaren 26an, apirilaren 30ean, maiatzaren 21ean eta 2025eko ekainaren 9tik 13ra.
Gela bat norberarena-n (Una Habitación Propia) sartuko diren emakume zinemagileak, aukera izango dute 'Elkarrekin Sortzen'-eko taldeetan parte hartzeko. Ez da beharrezkoa izango dokumentazio gehiago aurkeztea. Besterik gabe, zure proiektua Elkarrekin Sortzeneko deialdirako balioestea baino ez. Bi proiektu hauek bateragarriak dira eta zinemagile bakoitzak bi ekimenetara joan daitezke.
'Elkarrekin Sortzen' edozein adin, nazionalitate eta esperientzia duten emakumeei zuzenduta dago, baldin eta hasierako garapen-fasean edo garapen-fasean dauden proiektuentzako. Proiektuak euskaraz edo gaztelaniaz izan daitezke eta film luzeak, film laburrak eta telesailak onartuko dira. Ez da beharrezkoa Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta egotea, baina nahitaezkoa da hilero Bilbora joatea, eta bertaratzeko konpromisoa sinatu behar da.
Deialdi honetan parte hartzeko epea abuztuaren 23an amaituko da. Beharrezkoak diren dokumentuak formulario honetan aurkeztu behar dira.
ETXE BETEA
Etxe Betea Virginia Woolf-en omenez sortu zen, euskal emakume zinegileen espazio sortzailea da. Leku magikoa da, apurka apurka ideiaz eta artistaz betetzen ari dena, eta 2024-2025 ikasturterako egonaldi artistiko hau plazaratzen duena, aurreko edizioetan Naiara Carmona, Estibaliz Urresola, Ainhoa Rodríguez, Mikele Landa eta María Herrera artistek hartu dute parte egitasmoan.
- Epea 2024(e)ko Uztailak 11(e)tik 2024(e)ko Abuztuak 23(e)ra
- EntitateaEtxe Betea
- Deialdi-motaEgonaldiak eta mentoring-a
- SektoreaIkus-entzunezkoa
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.



