"Vitoria-Gasteiz" Aire Zabaleko Pintura Lehiaketa 2024

Data
2024ko uztailaren 20a, larunbata.

Parte-hartzaileak
18 urtetik gorakoak.

Izena ematea
Epea: uztailaren 8tik 18ra (biak barne).

Modua
On-line: formulario honen bidez.
Telefonoz: 010 / 945161100.
Parte-hartzaileek ondoko datuak eman beharko dituzte: izena, lehen eta bigarren abizenak, NAN zkia., jaiotze data, helbidea, herria, posta kodea, harremanetarako telefono zenbakia eta helbide elektronikoa. Era berean deialdiaren oinarriak onartzen dituztela adierazi behar dute.

Gehienez 55 parte-hartzaile onartuko dira. Aukeraketa egiteko, izen-ematearen hurrenkerari jarraituko zaio.

55 izen-emate baino gutxiago egonez gero, lehiaketaren egunean bertan izen-emateak onartuko dira, gehieneko parte-hartzaile kopurura iritsi arte. Horretarako ordutegia 09:00etatik 11:00etara izango da; identifikazio, zigilatze eta zenbaketa prozesuak dirauen bitartean.

Gaia, teknika, formatua eta materialak
Gaia: "Arte eta Lanbide Eskolaren 250. urteurrena: haren egoitzak historian zehar".
Teknika: aukerakoa.
Neurriak: gutxienez 50 x 35 cm eta gehienez 130 x 97 cm.
Parte-hartzaileek beraiek ekarri beharko dituzte armazoia edo euskarria, mihisea edo papera, materialak, eta baita astoa ere, bertan erakutsiko baita lana epaimahaiak eztabaidatu eta erabakia hartu bitartean.

Informazio gehiago


  • Epea 2024(e)ko Uztailak 8(e)tik 2024(e)ko Uztailak 18(e)ra
  • EntitateaGasteizko Udala
  • Deialdi-motaSariak eta lehiaketak
  • SektoreaIkusizko arteak
  • JardueraSorkuntza

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.