Euskadiko bi taldek, Kataluniako bik eta Zaragozako batek partek hartuko dute Araban eta Euskadin sektorea sustatzen duen Game.eus bideojokoen campus azeleragailuan
- Bosgarren edizio honetan, programa intentsiboak bere oinarriak birformulatu ditu, plataformak eta parte-hartzaileen artean garatu beharreko negozio-eredua zabalduz, baita euskal jatorria lehenetsiz ere
- Uztailaren 1etik abuztuaren 1era bitartean, hamahiru proposamenen artean aukeratutako bost talde hauexek prestakuntza eta aholkularitza pertsonalizatua jasoko dute, bideojokoen proiektuak garatu eta Gamescom azokan aurkezteko helburuarekin, sektoreko Europako azokarik garrantzitsuena dena
- Bideojokoen sektoreak 1.987 milioi euro fakturatuko dituela aurreikusten da aurten, 1.098 lanpostu zuzen sortuz Espainian barrena
Euskadiko bi taldek, Kataluniako bik eta Zaragozako batek, GAME.EUS bideojokoen azeleragailu-campusean parte hartuko dute. Campusa uztailaren 1etik abuztuaren 1era bitartean egingo da Gasteizen. Bosgarren edizio honetako programa intentsiboak F2P Campusaren lau urteko esperientziari ematen dio amaiera, tokiko talentua sortu eta atxikitzeko asmoarekin. Egitasmoak Araban eta Euskadin bideojokoen sektorea bultzatzea du erronkatzat.
Planteamendu berri honen bitartez GAME.EUSek plataformak parte-hartzaileen artean garatu beharreko negozio-eredua zabaltzen du, proiktuen euskal jatorria lehenestsiz. Aurkeztutako 13 hautagaitzetatik bi euskal sortzaileek landutakoak dira, bata Gasteizkoa eta bestea Bilbokoa. Gainerako taldeak, aldiz, Kataluniako eta Zaragozako garatzaileenak dira.
Arabako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak bultzatutako egitasmo honek, EUNEIZ Fundazioaren zuzendaritzapean, Euskadi talentu-sortzaile eta bideojokoaren industriaren bultzatzaile gisa kokatzeko ahaleginak areagotzen ditu ikuspegi berri horrekin. Saray Zarate Arabako Foru Aldundiko Ekonomia Garapen eta Berrikuntza diputatuak, Andoni Iturbe Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuordeak, Jordi Roche EUNEIZ Unibertsitateko presidenteak eta David Darnés GÁME.EUSeko zuzendari exekutiboak ongi etorria eman diete aurten campusa osatzen duten bost taldeei. BIC Arabak koordinatzen du proiektua, Gasteizko Udalaren eta EUNEIZ Unibertsitatearen babes osoa duelarik. Testuinguru horretan Unibertsitatearen egoitza Campusaren kokaleku izango da hirugarren urtez jarraian.


