Landarte 2024k sorkuntza garaikideko bost prozesu garatuko ditu Nafarroako landa ingurunean

  • Landarte 2024k sorkuntza garaikideko bost prozesu garatuko ditu Nafarroako landa ingurunean

  • Programa honen zortzigarren edizioa urrira arte egingo da Oibarren, Elgorriagan, Oteitzan, Arradadan eta Untzitibarren

Landarte 2024 programa bost herri txikitan garatzen da, non egoitza Nafarroan duten sortzaileek sorkuntza garaikideko prozesu parte-hartzaileak gauzatuko dituzten. Zehazki, Peru Galbete sortzailea Oibar udalerrian izango da; Ekhiñe Etxeberria zinemagilea Elgorriagan; Estefanía de Paz Asin diziplina anitzeko artista Oteitzan; María Azkarate argazkilari eta arkitektoa Arradan; eta Oihane McGuinness ikusizko sortzailea Untzitibarren.

Landarte Kultura Zuzendaritza Nagusiak – Vianako Printzea Erakundeak antolatuta, landa eremutik sorkuntza garaikidea sustatzen duen programa da. Aukeratutako sortzaileek uztailaren amaierara arte egingo dute prospekzio-lana, eta loturak ezarriko dituzte lan egingo duten herriekin. Ondoren, komunitateekin batera euren proiektuak definitu eta urrira arte garatuko dituzte.

Jarraitu irakurtzen


  • DataUztailak 2
  • Gaia Ikusizko arteak, Musika, Ikus-entzunezkoa