Proiektu artistikoak garatzeko egonaldia 2025 (urtarrila-martxoa)

  • Proiektu artistikoak garatzeko egonaldia 2025 (urtarrila-martxoa)

Deialdi honen helburua da proiektu artistikoen garapena babestea, edozein formatutan eta diziplina artistikoa alde batera utzita; eta, era berean, tokiko sare artistikoa indartzea eta komunitate artistikoen arteko trukea sustatzea.

Deialdian parte hartu ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren artista edo eragile kulturalak, bai eta Estatukoak eta nazioartekoak ere. Aurkeztutako proiektu guztietatik hiru proposamen aukeratuko dira. 

Egonaldiak hamaika asteko iraupena izango du eta arte-proiektua garatzeko lekua, testuingurua eta denbora eskainiko ditu. Egonaldia 2025eko urtarrilaren 7a eta martxoaren 23a bitartean burutuko da.


  • Epea 2024(e)ko Uztailak 1(e)tik 2024(e)ko Irailak 2(e)ra
  • EntitateaTabakalera
  • Deialdi-motaEgonaldiak eta mentoring-a
  • SektoreaIkusizko arteak
  • JardueraSorkuntza, Ekoizpena

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.