MIL Lisboa 2024 jaialdiaren baitan egonaldi artistiko bat egiteko deialdia

  • MIL Lisboa 2024 jaialdiaren baitan egonaldi artistiko bat egiteko deialdia

Musika Bulegoak, MIL Lisboa jaialdiarekin elkarlanean, egonaldi artistiko bat antolatu du Euskal Herriko musika sortzaileentzat (musika elektronikoa, instrumentala, pop, rock, indie, etab.). Egonaldi honetan parte hartzeko aukeratutako musikaria jaialdiaren antolakuntzak aukeratuko du, eta nazioarteko beste musikari batekin partekatuko du egonaldia. Hau ere jaialdiak aukeratuko ditu.

Egonaldia Lisboan (Portugal) egingo da irailaren 20tik 25era bitartean. Prozesu sortzaile horren emaitza zuzenean aurkeztuko da irailaren 26an,MIL Lisboako programazioaren barruan.

Hona hemen deialdi honen bidez lagunduko diren kontzeptuak:

  • Bidaia-gastuak. Egoitzak iraungo duen egunetako ostatua.
  • 250 € dieta eta mantenuagatik.
  • 500 € proiektua garatzeko.
  • Egoitza artistikoa egingo den espazioa eta hori gauzatzeko behar teknikoak.
  • Sustapen digitala.
  • Egoitza-proiektuaren ikus-entzunezko dokumentazioa.

Proiektu honetan parte hartu nahi duten musikariek galdetegi hau bete beharko dute uztailaren 11a baino lehen (egun hori barne).

Edozein zalantza argitzeko idatzi proiektuak@musikabulegoa.eus posta elektronikora.


  • Epea 2024(e)ko Uztailak 1(e)tik 2024(e)ko Uztailak 11(e)ra
  • EntitateaMusika Bulegoa, MIL Lisboa
  • Deialdi-motaEgonaldiak eta mentoring-a
  • SektoreaMusika
  • JardueraSorkuntza, Erakusketa eta programazioa

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.