"ZiNaizen" ikus-entzunezko edukiak sortzeko lehiaketa 2024

Naizen eta Zinegoak elkarteek ZiNaizen ikus-entzunezko edukien lehiaketaren lehen edizioa aurkezten dute.

ZiNaizenek trans haurtzaroei buruzko erreferentzia gehiago sortu nahi ditu.

Lanek ezingo dute 3 minutu baino gehiago iraun, eta aurkezteko epea 2025eko apirilera arte egongo da zabalik. Lanak euskaraz zein gaztelaniaz aurkez daitezke, bideoblog, mikrodokumental, fikzio edo animazio formatuetan. Saria 1000 eurokoa da eta irabazlea Zinegoaken 2025eko Itxiera Ekitaldian proiektatuko da.

Lehiaketan aurkeztuko diren obretan landu daitezkeen gaiak honako hauek izan daitezke, besteak beste: trans pertsonek haurtzaroan eta nerabezaroan izan dituzten esperientziak, familia, eskola, osasuna, harremanak edota aisialdian; zerbitzuak eta baliabideak (arreta medikoa, hezkuntza edo kirola) eskuratzeko dituzten oztopoak; benetako nortasuna islatzen duten legezko agiriak lortzeko zailtasunak; berdintasunaren eta justiziaren aldeko borroka, eta abar.

Oinarri osoak Naizeneko eta Zinegoakeko webguneetan kontsulta daitezke.

Oinarriak osorik hemen kontsulta daitezke.

zinegoak.com

  • Epea 2024(e)ko Ekainak 28(e)tik 2025(e)ko Apirilak 30(e)ra
  • EntitateaNaizen, Zinegoak
  • Deialdi-motaSariak eta lehiaketak
  • SektoreaIkus-entzunezkoa
  • JardueraSorkuntza

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.