Egile berriendako euskarazko literatur lehiaketa 2024

  • Egile berriendako euskarazko literatur lehiaketa 2024

Iruñeko Udalak martxan jarri du egile berriendako XXXIV. euskarazko literatur lehiaketa, poesia eta narrazio modalitateetan. Lehiaketa Nafarroan jaio diren edo helbidea bertan duten egileei zuzenduta dago. Lanak aurkezteko epea urriaren 28an amaituko da.

Iaz 21 lan aurkeztu ziren lehiaketara, eta haren xedea da egile berriek euskarazko literatura sor dezaten bultzatu eta sustatzea. Hori dela eta, ezin izanen dira aurkeztu bere izenpean literatur lan bat baino gehiago argitaratu duten egileak; ez dira muga horretan sartzen aldizkarietan, egunkarietan edo argitalpen kolektiboetan argitaratutako kolaborazioak, ezta literatur lanen itzulpenak ere. Aurreko bi ediziotan modalitate berean lehen saria jaso dutenek ere ezin dute parte hartu modalitate horretan.

Egile bakoitzak lan bakarra aurkezten ahalko du modalitate bakoitzeko, gai librekoa, jatorrizkoa eta argitaratu gabea. Poesiako modalitatean, lanek gutxienez 200 bertso izan behar dituzte, eta narrazioek, gutxienez, 15 orrialde, 11 tamainako Arial letra motarekin eta tarte bikoitzaz. Hiru sari daude modalitate bakoitzeko: lehen saria 2.500, eurokoa; bigarrena, 1.000 eurokoa, eta hirugarrena, 500 eurokoa. Halaber, oinarrietan ezarritakoarekin bat lau aipamen ematen ahalko dira, bakoitza 250 eurokoa, modalitatea kontuan artu gabe.

Lanen aurkezpena

Lanak telematikoki aurkeztu behar dira www.pamplonaescultura.es webgunean; non eskuragarri baitaude oinarriak eta parte hartzeko formularioa. Izen-ematea aurrez aurre ere egiten ahal da Udalaren erregistroetan, baina ezinen da erregistro elektronikoaren bidez egin, parte-hartzaileen anonimotasuna bermatze aldera.

Epaimahaiak eman gabe uzten ahalko ditu sariak edo 'ex aequo' eman; kasu horretan, saria aukeratutako egileen artean banatuko litzateke.


  • Epea 2024(e)ko Ekainak 24(e)tik 2024(e)ko Urriak 28(e)ra
  • EntitateaIruñeko Udala
  • Deialdi-motaSariak eta lehiaketak
  • SektoreaLiteratura
  • JardueraSorkuntza

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.