Kike Diaz de Rada aktore donostiarra hil da, 65 urte zituela
- EITBko zenbait saiotan aritu zen lanean, hala nola 'Jaun ta jabe', 'Ertzainak' edo 'Mi querido Klikosky' telesaila ospetsuetan. Horrez gain, 15 filmetan ere egin zuen lan, tartean, '27 ordu', 'Yoyes', 'Visionarios' edo 'Sabin' lanetan
Kike Diaz de Rada Ceberio aktore, gidoigile eta idazle donostiarra hil da, 65 urte zituela.
1959an jaioa, Tanttaka antzerki konpainiako sortzaileetako bat izan zen bera, Mireia Gabilondo eta Fernando Bernues aktoreekin batera.


