AT! itzulpenak: literatura (2024)
Etxepare Euskal Institutuaren lan-ildo nagusietako bat euskal literatura nazioartean sustatzea da. Dirulaguntza honen bidez euskal literatura lanen itzulpena sustatzen dugu, euskal idazleak eta hauen lanak nazioarteko merkatuan zabaltzen laguntzeko.
Honako itzulpen-jarduerak laguntzen dira diruz:
- Jatorriz euskaraz idatzi eta argitaratutako literatura-lanak edozein hizkuntzatara itzultzea.
- Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatutako idazleek jatorriz gaztelaniaz idatzi eta argitaratutako literatura-lanak euskara ez den beste edozein hizkuntzatara itzultzea.
- Argitaletxeentzako edizio eta sustapen gastuak.
Kontaktua: Kizkitza Galartza Arregi | k-galartza@etxepare.eus | 943023409.
Informazio guztia eta izen ematea Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoan.
- Epea 2024(e)ko Ekainak 15(e)tik 2024(e)ko Uztailak 15(e)ra
- EntitateaEtxepare Euskal Institutua
- Deialdi-motaDirulaguntzak
- SektoreaLiteratura
- JardueraSorkuntza
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.


