Izaro: «Euskara nire komunikazio kanal garrantzitsuenetarikoa da»

  • Izaro: «Euskara nire komunikazio kanal garrantzitsuenetarikoa da»

Hamar urte darama Izaro Andresek konpositore eta abeslari lanetan. Guztira, bost disko kaleratu ditu, zeinetan letrak euskaraz, gazteleraz edo ingelesez konposatu dituen. Bere azken lana cerodenero (2023) da. Bertan, pop-a, folka, elektronika eta sustraiko musikaren kontrasteek betetako barne bidaia kontatzen du. Diskoa osatzen duten 12 abestiek poesia, metafora eta doinuekin lau etapatan banatutako bidaia emozional, sonoro eta kontzeptuala erakusten dute, igoerak, jaitsierak eta amorruz eta elektronikaz betetako zartadekin.

Aipatzekoak da lan honek publikoaren eta kritikaren artean izaten ari den arrakasta, tokiko ikusleen artean, baita nazioartekoen artean ere. Besteak beste, BIME Pro Bogotá azokan showcasea eskaini zuen maiatzean Basque. Music.-en eskutik, MIN Sarietan Euskarazko Diskorik Onenaren Etxepare Euskal Institutua saria jaso du eta saridun izan da 2024ko Musika Bulegoa Sarietan ere.

Nola sentitzen ari zara cerodenero lanak jasotzen ari den harrera?

Oso pozik. Oso eskertuta nago, aseta eta gogobeteta. Niretzat lan garrantzitsua izan da, bai artistikoki, bai pertsonalki. Osatze eta sendatze prozesu bat izan da, zaila, beharrezkoa eta ederra. Niretzako hain kuttuna den hori, nigandik kanpo ere, bere kabuz, ongi etorria dela ikustea oso hunkigarria izaten ari da niretzat. 

Jarraitu irakurtzen


  • DataEkainak 10
  • Gaia Musika