Euskal Kultura Ondarearen garrantzia azpimarratu eta hedatzeko dirulaguntzak (2024-2026)

  • Euskal Kultura Ondarearen garrantzia azpimarratu eta hedatzeko dirulaguntzak (2024-2026)

Xedea

Euskal Kultura Ondarearen garrantzia azpimarratu eta hedatzeko jarduerak sustatzeko dirulaguntzetarako deialdia arautzea eta egitea.

Helburutik kanpo geratzen dira Euskal Kultura Ondareari buruzko maiatzaren 9ko 6/2019 Legeko 3.3 a) artikuluan jasotako jarduketa oro; izan ere, Lurralde Historikoetako Foru Aldundien eskumenekoak dira.

2024ko urtarrilaren 1etik 2026ko azaroaren 30era bitartean burutu beharko dira diruz laguntzen diren jarduerak.

Dirulaguntza jaso dezaketen jarduerak

Agindu honen arabera diruz lagundu daitezkeen jarduerak kultura-ondareetan egin beharko dira, nahiz aitortza hori dutenetan nahiz aitortza egiteko espedientea hasita dutenetan, 6/2019 Legearen 9. eta 10. artikuluetako edozein kategoria badute, eta bateragarriak izan beharko dira babes arubidea garatzen duen hirigintza-plangintzarekin.

Diruz lagundu daitezkeen jarduerak honako hauek dira:

a) Kultura-ondareari balioa ematea, hau da, kultura-ondasunak ezagutzeko, balioa emateko, aitortzeko eta erabilera emateko jarduerak:

Kultura-ondasunari ondare-balioa emateko oztopo diren elementuak eta zatiak, baita eraikuntzak eta eraikin osoak ere, deuseztatzea, eraistea eta/edo kentzea.

Hirigune historikoetako jabetzak lotizatzeko araubidea mantentzea.

Higiezinak berrerabiltzea, hau da, higiezinaren ondare-balioekin bat datorren erabilera berri baterako edo ohiko erabilerarako birgaitzea. Izaera kolektiboko kategoria aitortuta duen ondasuna izanez gero, babes indibiduala duten higiezinen berrerabilpena baino ezingo da diruz lagundu, betiere higiezinean egindako esku-hartze globala bada.

Aztarnategi arkeologikoetako egitura arkeologiko esanguratsuak sendotzea, albo batera utzita balioa emateko proiekturik ez dutenak.

Ondasunaren eta/edo orubearen aurretiazko azterketak (arkeologikoak, dokumentalak, historikoak, erabilerei buruzkoak, diagnostikoenak eta abar) kultura-ondasunaren garrantzia nabarmentzeko badira eta esku-hartze proiektuaren baitan sartzen badira.

b) Kultura-ondarea hedatzea, hau da, sentsibilizazioaren, sozializazioaren eta ondarearen interpretazioaren bidez ondare-balioen berri ematea.

Helburu nagusitzat honako hauetariko baten bat duten jarduerak kanpo geratzen dira: babestutako lurrak eta ondasunak erostea; kurtsoak eta biltzarrak; lehiaketak; programa informatikoak; eta web-orriak sortu eta mantentzea, eta argitalpenak (liburuak, monografiak...); azken kasu horretan, salbuespen izango dira diruz lagundutako jarduera nagusia ulertzeko beharrezkoak direnak.

c) Babes Berezi edo Ertaineko Kultura-oOdasun higiezinak edo haien ingurunea desjabetzeko finantzaketa. Kategoria honetan, tokiko administrazioak ondasun horiek eta haien ingurunea eskuratzea baino ezin izango da lagundu diruz. Tokiko administraziotzat hartzen dira udalak, mankomunitateak, kuadrillak, kontzejuak eta tokiko administrazioa osatzen duten gainerako entitateak. Desjabetzearen helburua izango da deklarazioan sartzen den kultura-ondasunari edo haren zati esanguratsu bati balioa ematea.

c.1) Ondare arkeologikoa: Kontzeptu honetan, honako hauen desjabetzea baino ez da lagunduko diruz: labar-artedun haitzuloen ingurunea, eremu urbanoetatik kanpoko gotorlekuak eta monumentu megalitikoak, baita bi azken horietako inguruneak ere.

c.2) Ondare eraikia: Kontzeptu honetan, modu indibidualean Babes Berezia duten Kultura Ondasun Higiezinen edota beren inguruaren desjabetzea bakarrik lagundu ahalko da diruz, baldin eta monumentu-deklarazioa badute edo multzo baten parte badira, eta xedea baldin bada kultura-ondare horri balioa ematea.

d) Euskal Kultura Ondarearen EAEko Erregistroan sartuta dauden ondasunak edo babestuak izateko espedientea irekita dutenak zaindu, aberastu eta babesteko beste edozein jarduera; betiere, jarduera hori bat baldin badator 6/2019 Legean jasotako helburuekin, eta ez badago jasota Kultura Ondarearen Zuzendaritzaren beste agindu espezifiko batzuetan.

Aurrekontuko zuzkidura

3.000.000 €.

Prestazio ekonomikoa

1.000.000 euro 2024. urteko ordainketa-kredituei dagozkie, 1.000.000 euro 2025. urteko konpromiso-kredituei eta, azkenik, 1.000.000 euro 2026. urteko konpromiso-kredituei.

Ematen diren dirulaguntzen gehieneko muga honako zenbateko hauetatik txikiena izango da: 250.000 euro edo diruz lagun daitekeen zenbatekoaren % 100, salbu eta hirigune historikoetan jabetzak lotizatzeko araubidea mantentzeko, araubide hori % 15 izango baita.

Hori guztia, betiere, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak bere aurrekontuetan helburu horretarako esleitzen dituen kopuruen barruan.

Informazio gehiago


  • Epea 2024(e)ko Ekainak 11(e)tik 2024(e)ko Uztailak 10(e)ra
  • EntitateaEusko Jaurlaritza
  • AtalaKultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Deialdi-motaDirulaguntzak
  • SektoreaOndarea
  • JardueraZabalkundea

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.