Euskadiko Orkestra euskal artista handiz inguratu da Gabriel Erkorekaren album berrian

  • Euskadiko Orkestra euskal artista handiz inguratu da Gabriel Erkorekaren album berrian

  • Juanjo Mena, Asier Polo, Alfonso Gomez eta Carlos Mena artistak Euskadiko Orkestrarekin aritu dira Gabriel Erkoreka Bilboko konpositorearen hiru lan grabatzeko
  • Ondine finlandiar zigilu entzutetsua arduratu da berriz ere albuma mundu osoan sustatzeaz. CD formatuan eta plataforma digital ugaritan eskuragarri dago jada

Euskadiko Orkestrak bere artxibo diskografiko handia zabaltzen jarraitzen du. 80 album ditu dagoeneko, euskal musikari begirakoak batik bat. Oraingoan, bilbotar konpositore Gabriel Erkorekaren disko monografiko bat egokitu du. Duela egun gutxi batzuk eman dute argitara, ekainaren 7an, Ondine diskoetxearen eskutik.

Ekaitza, Piscis eta Tres sonetos para Michelangelo Gabriel Erkorekaren konposizio-katalogoko hiru lan berri dira, eta bat egin dute azken album honetan. Erkorekak aipatu diren hiru bakarlarientzat sortu zituen; hau da, Asier Polo, Alfonso Gomez eta Carlos Menarentzat. Haiek estreinatu zituzten, eta haien interpretazioekin erregistratu ziren 2023ko abuztuan, Miramonen. Erkorekaren hitzetan, "hiru lan hauek oso garrantzitsuak dira nire konposizio-katalogoan, oso esanguratsuak, ikuspegi desberdinak eskaintzen dituzten informazio eta baliabide asko baitaude haietan".

Jarraitu irakurtzen


  • DataEkainak 10
  • Gaia Musika