Clarisa Navasek jasoko du 2024ko Zinegoak jaialdiaren Ohorezko Saria

  • Clarisa Navasek jasoko du 2024ko Zinegoak jaialdiaren Ohorezko Saria

Zinegoak Bilboko LGTBIQ+ zinema eta arte eszenikoen jaialdiak gaur jakinarazi du Clarisa Navas zuzendari argentinarrak jasoko duela Zinegoak 2024 Ohorezko Saria, DAMAren babesarekin. Navas zuzendari, gidoilari, ekoizle, irakasle eta idazle argentinarra da, eta klase eta genero ikuspegidun zinema garatzen du, pasioz eta konbentzimenduz.

Zinegoakeko zuzendari Alaitz Arenzanak azpimarratu duen bezala, jaialdiak Navasen lana aitortu nahi izan du, sorkuntza kolektiboko prozesuak bultzatzen dituelako eraldaketarako motor eta palanka gisa: "Orainaldiko eta etorkizuneko erreferentzia bat da. Zinema eta mundua ulertzeko modu bat, espazio bizigarriagoak bizitzeko aukera ematen diguna, nahiz eta gogorrak eta bortitzak izaten jarraitu, baina izateko eta egoteko beste modu batzuk erakusten dizkiguna. Zinegoaketik bere lan artistikoa eskertu eta gure sari nagusiarekin duen konpromiso politiko eta soziala aitortu nahi dugu".

Jarraitu irakurtzen

zinegoak.com

  • DataEkainak 4
  • Gaia Ikus-entzunezkoa