Bilbao BBK Live jaialdiaren 2024ko kartela ixteko, ordutegiak eta "Bereziak" programazioa aurkeztu dira

  • Bilbao BBK Live jaialdiaren 2024ko kartela ixteko, ordutegiak eta

  • Shygirl presents Club Shy, Lewis OfMan, Alcalá Norte, Gabrielle Kwarteng, Stivijoes eta Alba Morena gehitu zaizkio jaialdiko artisten-zerrendari?

Bilbao BBK Live jaialdia uztailaren 11n, 12an eta 13an izango da Kobetamendin, eta, aurtengo edizioko kartela itxi berria den honetan, ordutegiak, artista bakoitza zein agertokitan arituko den eta Bereziak programazioa aurkeztu dira, hau da, jaialdiaren egunetan goizez, hirian eta doan antolatzen diren ekitaldiak.

Lehendik iragarritako Arcade Fire, Jungle, Massive Attack, The Prodigy, Underworld, Khruangbin edo Parcels artistei honako hauek gehitu zaizkie gaur: Shygirl presents Club Shy, Lewis OfMan, Alcalá Norte, Gabrielle Kwarteng, Stivijoes eta Alba Morena; eta, aldi berean, JPEGMAFIA, Zoe Gotusso eta Bored Lord-en kontzertuak bertan behera geratu dira. Azken urteetan marka utzi duten soinu eta ikonoak arakatzen dituen belaunaldiarteko bidaia izango da, berriro ere, Bilbao BBK Live jaialdia.

BEREZIAK

2011ko ediziotik gertatzen ari den moduan, musika guztia ez da Kobetamendiko gainetik entzungo. Hirian, Bereziak ekimena indartsu dator aurten ere eta, hiru egunez, guztiontzako moduko kontzertuak izango dira, doan, hiriko zenbait gunetan.

Industrias Creativas fundazioak Bilbao BBK Live jaialdiaren batera sortu du Bereziak proiektua, musikarekin, kulturarekin eta aniztasunarekin konpromiso sendoa duten erakundeak direnez. Proiektu sozial horren xedea esperientzia paregabea sortzea da, jaialdiaren mugak gainditu eta aldaketa sozialaren katalizatzaile bihur dadin, herritar guztien partaidetza sustatuta eta eraginpeko komunitateari balioa ekarrita.

Ostegunean, uztailak 11, Martin Urrutiak emango dio hasiera programazioari BBK Salan, eta ostirala 12an eta larunbata 13an askotariko eskaintza izango da hiru agertokitan banatuta: Vueling Isozaki dorreak, St. Petroni Albiako lorategiak eta San Miguel Areatza. Azken horretan bingo musikatua ere antolatuko du San Miguel etxeak: DJ batek alaituko du giroa kontzertu batetik besterako tartean, Bilbao BBK Live jaialdiaren historian izan diren hit garrantzitsuenak gogorarazita.

Bigarren eguna eklektiko samarra izango da musikari dagokionez: goiz eta eguerdian Chancha via Circuitoren elektronika world music latinoamerikarra ezagutzeko aukera izango dugu; R&Betik gertuago dauden erritmo urbanoagok ekarriko dizkigute Kyne eta Oddliquor artistek, eta ez ditugu gitarrak alde batera utziko, Estatuko indie panoraman ezinbesteko bihurtu diren La Habitación Roja taldeari, Parquesvr lotsabakoei eta Iñesta ahizpek osatzen dute Repion bikote elektrizatzaileari esker.

Bestalde, larunbata, hilak 13, hirugarren eta azken eguna izango da, eta Bilboko erdigunean arituko dira honako hauek: azken aldian musikaren mundura itzuli diren proiektu garrantzitsuenetako bat, Nudozurdo; Morreoren pop elektronikoa, Lisasinson riot girrrlak, Samuraïren laurogeita hamarreko hamarkadako pop-punk comebacka eta Barry B eta Teo Lucadamoren barra zorrotz eta itsaskorrak.

OSTEGUNA, UZTAILAK 11

MASSIVE ATTACK, THE PRODIGY, AIR –Moon Safari jotzen–, LOS PLANETAS – Super 8 lanaren 30. urteurrena ospatzen–

Massive Attack, The Prodigy, Folamour (A/V), Cymande, Death from Above 1979 edo Sen Senra izan ziren Bilbao BBK Live jaialdiaren lehen egunerako baieztatu genituen lehen artistak, eta beste batzuk gehitu zitzaizkien berehala egun horretako zerrendan, hala nola AIR elektronika talde sofistikatu frantsesa, Moon Safari disko klasikoa zuzenean aurkezten; disko horrek 25 urte baino gehiago dituen arren, kaleratu zutenean bezain atenporal izaten jarraitzen du soinuari dagokionez.

Egun horretan beste gertakari berezi bat ere izango dugu: Los Planetas taldeak Super 8, lan enblematikoaren 30. urteurrena ospatuko du kontzertu berezi batekin, eta Estatuko indie rock musikan egindako ibilbide esanguratsua gogoratuko dute. Horietaz gain, Shygirl artistak Club Shy proiektua aurkeztuko du; elektropop eta dance-pop doinu abangoardistenekin dantzan aritzera gonbidatuko zaitu egunetik egunera bereizgarriagoa den artista horrek.

Gainera, Orbit taldeak bereizgarri duen ahots autotuneatuen soinu nostalgikoa ekarriko digu, eta Mezergen eskutik iritsiko zaigu elektronikaren eta doinu akustikoen arteko fusioa. Irlandatik, NewDad taldearen rock alternatiboa, iluntasunaren eta dreamyaren artean dantzan.

Estatuko line-up horri stivijoes sentsazio gaztea gehituko zaio, Terapia singlea biral egin denetik gora eta gora ari baita. Aurrez baieztatuta genituen, besteak beste, El Buen Hijo talde azkar eta zakarra, edo shoegaze madrildarraren itxaropena, Dharmacide. Lehen egun honetan ikusi eta entzungo ditugu, era berean, Nunatak murtziarren folk rockepikoa, Zarauzko Martín de Marte taldearen psikodelia estralurtarra eta Nexo Malito kolektibo bilbotarra, kolektiboaren sortzaile ALTAren partaidetzarekin eta CRRDR ohorezko gonbidatu izanik Bogotátik, rave eta doinu latinoetan maisu.

Xehetasun guztiak, hemen.


  • DataEkainak 4
  • Gaia Musika