WIP Latam deialdia 2024
Donostia Zinemaldiak WIP Latam sailean izena emateko epea ireki du gaur. Work in progress honen helburua Latinoamerikako zinemaren ekoizpena bultzatzea eta postprodukzio-fasean dauden filmak amaitzen laguntzea da.
Aurkeztutako film guztietatik gehienez sei aukeratuko ditu Donostia Zinemaldiko Hautespen batzordeak. Gutxienez 60 minutuko iraupena izan beharko dute, eta, nagusiki, Latinoamerikako herrialdeetako ekoiztetxeek ekoitzi behar dituzte. Izena emateko epea uztailaren 3an amaituko da.
WIP Latam irailaren 23an, 24an eta 25ean izango da; WIP Europa eta Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroa ere egun horietan egingo dira.
Duela gutxi WIP Latam-en parte hartu duten zinemagile askok, hala nola Lola Ariasek, Iair Saidek, Camila Beltránek, Martín Benchimolek, Manuel Abramovichek eta Laura Baumeisterrek, besteak beste, nazioarteko ibilbide arrakastatsua izan dute. Ekimen honetako beste parte-hartzaileen esperientziei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu hemen.
SARIAK
WIP Latam Industria Saria. Best Digital, Deluxe Content Services Spain, Dolby Iberia, Laserfilm Cine y Vídeo, Nephilim Producciones, No Problem Sonido eta Sherlock Films enpresek postprodukziorako laguntzak emango dituzte. Saria aurkeztutako film baten postprodukzioan datza, barnean hartuta ingelesez azpititulatutako DCPa sortzea eta Espainian banatzea.
WIP Latam onenaren EGEDA PLATINO INDUSTRIA Saria. Guztira, 30.000 euro gordin emango zaizkio film irabazlearen ekoizle nagusiari.
Projeto Paradiso Saria, Olga Rabinovich Institutuaren ekimen filantropikoa. 10.000 dolar estatubatuar gordin sail honetako nagusiki Brasilgo ekoiztetxeen partehartzea duen balizko fikziozko ekoizpen batentzat.
HARREMANETARAKO
wips@sansebastianfestival.com
Tel.: +34 943 481 217
www.sansebastianfestival.com
- Epea 2024(e)ko Ekainak 3(e)tik 2024(e)ko Uztailak 3(e)ra
- EntitateaDonostia Zinemaldia
- Deialdi-motaSariak eta lehiaketak
- SektoreaIkus-entzunezkoa
- JardueraEkoizpena
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.


