WIP Europa deialdia 2024
Donostia Zinemaldiak WIP Europa sailean izena emateko epea ireki du gaur. Work in progress honen helburua Europako zinemaren ekoizpena sustatzea eta postprodukzio fasean dauden filmak amaitzen laguntzea da.
Aurkeztutako film guztietatik sei aukeratuko ditu gehienez ere Donostia Zinemaldiko Hautespen batzordeak. Lanek 60 minututik gorako iraupena eta nagusiki Europako ekoiztetxeen partehartzea izan beharko dute. Kontuan hartuko da egilearen lehen edo bigarren lana izatea eta hizkuntza ez hegemonikoren batean filmatuta egotea. Izena emateko epea uztailaren 3an amaituko da.
WIP Europa irailaren 23an, 24an eta 25ean izango da; WIP Latam eta Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroa ere egun horietan egingo dira.
Duela gutxi WIP Europan parte hartu duten zinemagile askok, hala nola María Trénor, Michael Fetter Nathansky, Arantza Santestebanek eta Ion Bor¿ek, besteak beste, nazioarteko ibilbide arrakastatsua izan dute. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu hemen.
SARIAK
WIP Europa Industria Saria Best Digital, Bteam Pictures, Deluxe Content Services Spain, Dolby Iberia, Laserfilm Cine y Vídeo, Nephilim Producciones eta No Problem Sonido enpresek ematen dute. Saria aurkeztutako film baten postprodukzioan datza, barnean hartuta ingelesez azpititulatutako DCPa sortzea eta Espainian banatzea.
WIP Europa Sariak 10.000 euro emango dizkio WIP Europa Industria Sariaren film irabazlearen ekoizle nagusiari.
HARREMANETARAKO
wips@sansebastianfestival.com
Tel.: +34 943 481 217
www.sansebastianfestival.com
- Epea 2024(e)ko Ekainak 3(e)tik 2024(e)ko Uztailak 3(e)ra
- EntitateaDonostia Zinemaldia
- Deialdi-motaParte-hartzerako deialdia
- SektoreaIkus-entzunezkoa
- JardueraEkoizpena
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.


