Bilboko Udalak Joseba Lopezortega izendatu du ZINEBIko zuzendari
- Lopezortega Geografia eta Historian lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta kultura-sorkuntzan eta -industrian aditua da. Lehenago ere izana du zinema-jaialdia zuzentzeko ardura bere gain, kargu horretan aritu baitzen 1988 eta 1989 artean
Bilboko Udalak Joseba Lopezortega (Bilbo, 1962) izendatu du ZINEBI Bilboko Zinema Dokumentalaren eta Film Laburraren Nazioarteko Jaialdiaren zuzendari.
Lopezortega Geografia eta Historian lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta kultura-sorkuntzan eta -industrian aditua da. Lehenago ere izana du zinema-jaialdia zuzentzeko ardura bere gain, kargu horretan aritu baitzen 1988 eta 1989 artean. 19 urte zituenetik, Hautaketa batzordeko kide izan zen, eta beste erantzukizun batzuk ere hartu zituen bere gain. Ondoren, zuzendari- eta komisario-lanak egin zituen ikus-entzunezko erakusketa eta esposizio batzuetan hainbat zentrotan, hala nola Madrilgo Arte Ederren Zirkuluan, Reina Sofía Museo Nazionalean edo Rekalde aretoan.


