Urmugaren Urtanta: mendiak, musika eta Nestor Basterretxearen ondarea eskutik hartuta

  • Urmugaren Urtanta: mendiak, musika eta Nestor Basterretxearen ondarea eskutik hartuta

  • Urmuga zuzeneko musika eta mendi ibiliak batzen dituen jaialdiaren bertsio laburrak Nestor Basterrexearen figura goretsiko du Et Incarnatus orkestraren, Donostiako Orfeoiaren, Maika Etxekoparren, Eñaut Elorrietaren, Olaia Inziarteren eta Anje Duhalderen eskutik, besteak beste

Urmuga mendiak eta musika batzen dituen jaialdia 2020an abiatu zen; Euskal Herri osoa mendebaldetik ekialdera zeharkatzen du bi urtean behin, "mendi tontor, herritxo eta bailaretara musika eta naturarekiko maitasuna ekarriz". Ekitaldi hori egiten ez den urteetan, aldiz, Urmugaren Urtanta antolatzen da, laburragoa. 2022an, Elkanoren mundu bira omendu zuten, eta aurtengo edizioan Nestor Basterretxearen ondarea goretsiko dute, haren heriotzaren mendeurrenean.

Uztailaren 22, 23, 25 eta 28an, hainbat euskal musikari eta artista Et Incarnatus orkestrari batuko zaizkio Hondarribian, Arantzazuko Basilikan, Bakion eta Gaintzan.

Jarraitu irakurtzen

www.eitb.eus

  • DataMaiatzak 31
  • Gaia Musika