Alkizako Sormenaren Kabia Beka 2024

  • Alkizako Sormenaren Kabia Beka 2024

Alkizako Udalak, herriko eragileekin elkarlanean, artistek naturagune paregabe batean hausnartu, sortu, esperimentatu eta esperientziak partekatzeko ekimen bat jarri zuen abian 2018an: SORMENAREN KABIA BEKA.

Alkiza, bere kokapen geografikoagatik, gune estrategikoan dago: Hernio mendiaren magalean, Europako Natura 2000 Sare ekologikoaren baitan aitortutako eremu zoragarri baten erdian. Gipuzkoako bihotzean, herri giro lasaia eskaintzen du baina, aldi berean, kilometro gutxira ditu Donostia, Baiona, Bilbo nahiz Euskal Herriko gainerako hiriburuak zein aireportuak ere. Hortaz, Alkiza euren proiektuak garatzeko landa eremuen bila ari diren artistentzat kokaleku aparta da.

Eragile publiko eta pribatuen arteko elkarlanari esker sortu da Sormenaren Kabia Beka. Honakoak dira ekimenaren sustatzaileak: Alkizako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia,  Fagus Alkiza interpretazio-zentroa, Alkizako Herri Ostatua, Lete Apartamentuak, Inazio Urruzola Txakolindegia, Ekotalo eta Ur mara Museoa.

XEDEA

Sormenaren Kabia bekaren helburua da praktika artistikorako eta kultur sorkuntzarako gunea izatea, sorkuntza artistikoa gizarteratzea eta artisten lanari ikusgarritasuna ematea. Halaber, kultura eta arte-sorkuntza hirietatik deszentralizatu nahi du, frogatu nahi du landa-eremuko herri txikietan ere egitasmo artistikoak gauzatu daitezkeela. Aipatutako helburuak gauzatzeko deialdi honetan bi beka eskainiko dira.

BEKAREN IRAUPENA

Hiru asteko iraupena izango du eta 2024ko iraila eta azaroa bitartean gauzatuko da. Antolakuntzak deialdian aukeratuak izan diren sortzaileekin adostuko ditu data zehatzak.

PARTE-HARTZAILEAK

Deialdian adinez nagusia den edonork parte hartu dezake, eskarmentu handikoa nahiz hasiberria izan. Sortzaileak norbanakoak edo taldeak izan daitezke. Nolanahi ere, proiektua pertsona bakarraren izenean aurkeztuko da eta jasoko duen diru-saria 1.000 eurokoa izango da kasu guztietan.

Edozein arte diziplinako proiektuak aurkeztu ahal dira: arte plastiko eta bisualak, arte eszenikoak, dantza, arkitektura, musika, literatura eta zinema.

Deialdiaren oinarriak eskura dituzue hemen: Sormenaren Kabia oinarriak.

 


  • Epea 2024(e)ko Ekainak 1(e)tik 2024(e)ko Uztailak 1(e)ra
  • EntitateaAlkizako Udala
  • Deialdi-motaBekak
  • SektoreaIkusizko arteak, Arte eszenikoak, Musika, Ikus-entzunezkoa, Literatura
  • JardueraSorkuntza

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.