"KAKA" proiektuak irabazi du AEK-KORRIKAko II. Kultur Sorkuntza Beka
Xanti Agirrezabala eta Erika Olaizolaren KAKA proiektuak erdietsi du beka, eta goizean, Bilboko prentsaurrekoan, "komedia ganberro eta probokatzaile" horren gaineko azalpenak eman dituzte. Gai aldetik, tabuen gainean jardungo du dihardu nagusiki; ohi bezala, 24. KORRIKAko egitarau kulturalaren barruan aurkeztuko da.
24. KORRIKA Kulturalak badu, dagoeneko, ekitaldi nagusia: KAKA. Gaur goizean aurkeztu dute AEK-KORRIKAko II. Kultur Sorkuntza Bekako irabazlea, Bilboko Zazpi Kaleetako Bira Tabernan. Esan legez, beka horrek taxutzen du KORRIKA Kulturalaren egitasmo nagusia, eta 23.000 euroko aurrekontua du. Haren bidez, euskal kulturatik sortutako euskarazko ekoizpenak bultzatzea du helburu AEK-KORRIKAk.


