Bizkaidatz literatura-saria 2024

  • Bizkaidatz literatura-saria 2024

BIZKAIDATZ 2024 - «ESTA HISTORIA LA ESCRIBES TÚ/JARRAITZEKO PREST? ORAIN ZURE TXANDA DA»

Literatura-lehiaketa honen xedea gaur egungo idazle batek proposatutako hasiera duen bi istorioetako batekin jarraitzen duten literatura-kontakizunak aurkeztea da; kontakizun hauek aukeratutako hasierara, ematen diren pertsonaietara eta horietan planteatzen diren egoeretara egokituta egingo dira.

Berariaz eratuko den epaimahai batek aztertuko ditu sarira aurkeztutako lanak eta proposatuko du zeintzuk diren irabazleak; sari ekonomiko bat eta diploma bat emango zaie irabazleoi.

Deialdi honetan honako hauek dira parte-hartzaileek jarraitu beharreko kontakizunen hasierako istorioak:

a) Euskarazko atalean, Elena Fernández Alonso idazlearen «Egizu Match» izeneko kontakizunaren hasierako istorioa.

b) Gaztelaniazko atalean, Gonzalo Arranz Ayala idazlearen «Los Preparadores» izeneko kontakizunaren hasierako istorioa.

Literatura-kontakizunen hasierako istorio biak eskuragarri egongo dira Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan eta Bizkaiko Foru Liburutegiaren webgunean:

https://www.bizkaia.eus/eu/hasiera

https://www.bizkaia.eus/foruliburutegia

 


  • Epea 2024(e)ko Maiatzak 29(e)tik 2024(e)ko Irailak 6(e)ra
  • EntitateaBizkaiko Foru Aldundia
  • AtalaEuskara, Kultura eta Kirol Saila
  • Deialdi-motaSariak eta lehiaketak
  • SektoreaLiteratura
  • JardueraSorkuntza

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.