eremuak-Halfhouse egonaldia 2024

  • eremuak-Halfhouse egonaldia 2024

eremuak programak 2016tik  egonaldi-deialdi bat ireki zuen, Halfhousekin lankidetzan, Euskal Autonomia Erkidegoko artistentzat. Deialdiak arte bisualen testuinguruan lan egiten duten artistei eta/edo sortzaileei laguntzea du helburu.

eremuak arte garaikidean testuingurua sortzeko Eusko Jaurlaritzaren programa irekia da. Gaur egun, KULTURA GARAIKIDEAREN NAZIOARTEKO ZENTROA, SAk (Tabakalera) kudeatzen du. eremuak-en xede nagusia da artista eta sortzaileei plataforma bat eskaintzea, eztabaida eta topaketarako giroa sortzea, eta errealitate artistiko garaikidearen behatoki izango den lantoki bat gaitzea.

Deialdiaren egutegia

  • Eskaerak aurkezteko epea 2024ko maiatzaren 24tik uztailaren 1era arte izango da.
  • Ebazpena uztailaren 15en. Webgune honetan eta programaren sare sozialetan argitaratuko da.

Egonaldiaren egutegia

  • Egonaldia 2023ko irailaren 4tik (astelehena) azaroaren 4ra (larunbata) bitartekoa izango da.
  • Erakusketa azaroaren 4an (larunbata) inauguratuko da.

Oinarriak

Izena emateko orria

eremuak.eus

  • Epea 2024(e)ko Maiatzak 24(e)tik 2024(e)ko Uztailak 1(e)ra
  • Entitateaeremuak, Halfhouse
  • Deialdi-motaEgonaldiak eta mentoring-a
  • SektoreaIkusizko arteak
  • JardueraSorkuntza

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.