Pello Lizarralde: «Idaztean, ez dut gogoko "esatea", nahiago dut "erakutsi"; esplikazioak soberan daude»

  • Pello Lizarralde: «Idaztean, ez dut gogoko
    Pello Lizarralde, 'Lanbroa' liburuaren egilea. Argazkia: Erein.

  • Idazleak Lanbroa argitaratu du, memoriaren eta ahanzturaren zirrikitu menderakaitzetan maisuki barrentzen den eleberri gandutsu baina xehea, zehatza eta, literatura estimagarriari dagokion bezala, zorrotz askoa

Hogei urte joan dira elkar ezagutzen ez zuten gizon-emakume batzuk ordu batzuetarako auto batean elkartu zituen gertakaria jazo zenetik. Harrezkero, ez dute elkarren berri izan: nor bere borroka partikularrean jardun da ordu horiek eragin eta mugitu zutena gogoan kokatzeko, oroitzapenak beharrizanen arabera lausotu eta egokitzeko, aurrerabidean; halako batean, merkataritza-gune batean elkar ikusi dute, nork bere lubakitik, bion begiradek bat egin gabe badaezpada.

Lanbroan, Pello Lizarraldek bi pertsonaion kontakizunari bide egin die, bi planotan bermatuta altxatzen den eleberri sotil baina mardulean. Laurogei orri pasatxoan gogoetagai, besteak beste, errelatoak eta egia lausoak, botere harremanak, gertakarien pertzepzioa eta neurria, egiantzekotasuna, egiazkotasuna, oroitzapenen malgutasuna, ahanzturaren mekanismoak eta, oro har, "argien eta itzalen gorabeherak mendean dauzkan zera hori".

Irakurketa bukatuta, lainoa saretutakoan pausatzen diren tanta gazi-gozoak sentituko ditu irakurleak azalean, izan denaren arrastoa eta izango dena eraikitzen jarraitzeko lehengaia.

Lizarralderekin hitz egiteko probestu eitb.eus-ek Lanbroa.

Muga inguruko lurralde lanbrotsu batetik merkataritza-gune batera aldatu dituzu pertsonaiak hogei urteren bueltan, ezleku lauso batetik beste batera. Zergatik kokatu duzu istorioa bi toki horietan?

Merkataritza-guneek ederki islatzen dute klase ertainak bizi duen ameskeria. Han dena da argitsua, ia perfektua. Kontsumitzen dugun bitartean itzali egiten dira iragana eta geroa. Orainak hartzen du dena. Aski da, ordea, edozein distortsio gertatzea gure oraingo eta lehengo infernu txikietan murgiltzen hasteko.

Aitzitik, bi protagonistek zeharkatu zuten beste eremu lauso, busti eta ospel hartan egonezina, zalantza, izua eta kezka ziren nagusi. Eta, jakina, inork ez du halako lurralde bat berriz ibiltzeko gogorik izaten.

Jarraitu irakurtzen

www.eitb.eus

  • DataMaiatzak 23
  • Gaia Literatura