Basque. Music. at BIME BILBAO 2024: Euskal Herriko musika taldeei eta artistei zuzendutako deialdia

  • Basque. Music. at BIME BILBAO 2024: Euskal Herriko musika taldeei eta artistei zuzendutako deialdia

2024ko urriaren 29tik azaroaren 1era ospatuko da BIME BILBAO nazioarteko musika topaketaren hurrengo edizioa. BASQUE. MUSIC.-ek, BIMErekin elkarlanean, euskal musikariei eta taldeei zuzendutako deialdia ireki du. Parte hartzeko, galdetegi hau  bete behar da ekainaren 6a baino lehen.

Aurkeztutako proposamenen artean, BIMEk hiru hautatuko ditu eta hauek BIME Live jaialdiaren programazioan showcase bat eskainiko dute. Emanaldi hauetan nazioarteko sustatzaile eta erosleak egon daitezke. Aukeratutako musikariek hiru eguneko kongresu profesionalean parte hartzeko aukera ere izango dute. Bertan, sareak sortu eta kultura- eta sormen-industrietako arlo guztietako profesionalekin harremanetan jarri ahal izango dira.

BASQUE. MUSIC.-ek diru-kopuru bat bideratuko du kontzertu honetako gastuak ordaintzeko. Hemen kontsulta daitezke oinarriak.


  • Epea 2024(e)ko Maiatzak 21(e)tik 2024(e)ko Ekainak 6(e)ra
  • EntitateaBasque. Music., BIME
  • Deialdi-motaParte-hartzerako deialdia
  • SektoreaMusika
  • JardueraErakusketa
  • Harremanaarkaitz@musikabulegoa.eus

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.