Arte ikasketetan sakontzeko ÁGORART bekak 2024/2025

  • Arte ikasketetan sakontzeko ÁGORART bekak 2024/2025

Beka hauen xedea da 30 urte bitarteko ikasle nafarrei aukera ematea arte ikasketetan sakontzeko, Espainiako zentroetan nahiz atzerrikoetan.

Beka hauen onura publikokoak dira lehentasunezkoa baita arte ikasketen prestakuntza eta horietan sakontzea, kalitatezko kultura lanen sortzea, zabaltzea eta ekoiztea eragiten baitu zuzenean.

Zortzi beka deitzen dira: bat arte plastikoetarako, bat ikus-entzunezko arteetarako, hiru arte eszenikoetarako (antzerkia eta dantza) eta hiru musikarako, bai eta aurreko deialdiei dagozkien luzapenak ere.

Beka hauetarako 173.341,22 euro bideratuko dira gehienez, eta Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiaren 2024ko eta 2025eko gastuen aurrekontuaren kargura finantzatuko dira, honela:

–2024ko ekitaldi ekonomikoa: 73.341,22 euro.

–2025eko ekitaldi ekonomikoa: 100.000,00 euro.


  • Epea 2024(e)ko Maiatzak 15(e)tik 2024(e)ko Ekainak 11(e)ra
  • EntitateaNafarroako Gobernua
  • Deialdi-motaBekak
  • SektoreaIkusizko arteak, Arte eszenikoak, Musika, Ikus-entzunezkoa
  • JardueraKudeaketa eta kudeaketarako laguntza

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.