Bilboko auzoak kontzertuz beteko dituen "Musikauzo" programaren edizio berri bat hasiko da

  • Bilboko auzoak kontzertuz beteko dituen

  • Guztira, aire zabaleko 48 musika-hitzordu, 35 kontzertu eta 13 kalejira izango dira, guztiak doakoak
  • Lehenengo ikuskizuna Bizkaia Big Band taldeak eskainiko du Errekaldeko Kioskoan, maiatzaren 16an, osteguna, 19:30ean
  • "Musikauzo" -ren helburua doan eta espazio publikoan, hainbat estilotako tokiko bandak, batez ere sortzen ari direnak, bilbotarrei hurbiltzea da

Bilboko Udalak "MusikAuzo" ekimenaren edizio berri bat jarriko du abian datorren ostegunean, maiatzaren 16an. Ekimen honen bidez, tokiko talentua publiko zabalari hurbildu nahi zaio hiriko hainbat auzotako kale-agertokietatik.

Guztira, 35 kontzertu eta 13 kalejira programatu dira maiatzean eta ekainean, Bilboko 8 barrutietako auzoetan beren talentua erakutsiko duten estilo anitzeko musika eta musikariekin.

MusikAuzok programazioari hasiera emango dion lehen kontzertua maiatzaren 16an, osteguna, izango da, 19:30ean, Errekaldeko KioskoanBizkaia Big Band taldearen eskutik. 20 lagunek osatzen dute taldea, eta hainbat estilotako musika modernoa jotzen dute. Bere errepertorioan swingeko kantu klasikoak ez dira falta, estilo modernoagoekin batera, hala nola Funky, Rock edo baladak eta musika latinoa.

Ekainaren 30era arte, tokiko beste talde batzuk: G. G. Project, Bilongo Lt, La Carrocería, Eidabe, Lorelei Green, Baste & Naste, Joshua Edelman & Xabi Arakama, The Hallfnelson, Asier Talanda, Óscar Jareño y El Clan Mestizo, Panpotx, The Binilo's, Ibai García Blues Project, In Bi Gu, Erraiak, Colajets, Pedro Makay, M & A Swing Machine, Malú Garay, Rumbo Paraíso, Triple Zero Band, Vittersweet, Benetan Be, Amann & The Wayward Sonward, La Basu, Triple Zero Band, Arnau & The Honky Tonk Losers, The One eta Behotsik Orkestrak euren kantuak aurkeztuko dituzte eta Bilboko bizilagunei doako kontzertuak eskainiko dizkiete rock 'n' roll, folk, blues, reggae eta erritmo latinoak bezalako estiloak entzuteko.

Halaber, 13 kalejira egingo dira maiatzaren 17,18, 24, 25 eta 31n eta ekainaren 15, 22, 23 eta 29an, honako musika banda hauekin: SUGARRI SHOW, UDAL TXISTULARI BANDA, KOLPEZ BLAI, ROCK 'N BRASS, FARÁNDULA, ORKRESTA, CARTOON BRASS, FANFARRE GURETZAT eta BIHOTZ ALAI FOLKLORE TALDEKO MUSIKARIAK.

Ikusi egitarau osoa


  • DataMaiatzak 13
  • Gaia Musika