Montehermoson "100 diska" dago ikusgai, biniloen bidez euskal kantugintza berriaren hiru hamarkada biltzen dituen erakusketa

  • Montehermoson

  • Gaur arratsaldean, 19:00etan, inauguratuko dute erakusketa eta ekainaren 23ra arte egongo da ikusgai Kulturunean

Gaur arratsaldean (19:00) inauguratuko du Montehermosok 100 diskalehen eta bigarren belaunaldiko (1963-1993) euskal kantugintza berriaren inguruko lehen 30 urteen inguruan egindako bidaia. Binilozko 100 disko baino gehiagoren azalen bidez egindako ibilbidea izango da eta horixe bera da erakusketari izenburua eman diona.

Erakusketak garai gorabeheratsu haietan lan egin zuten abeslariak eta taldeak biltzen ditu. Karpeten diseinua, musika aurkezteko erabilitako bilgarria, ere bere horretan artea dela esan dezakegu eta euskal artista esanguratsuek hor ere utzi zuten haien aztarna. Erakusketak omenaldia egin nahi izan die euskara hizkuntza eta kontzientzia sozio-politiko gisa hedatzen arlo horretan aitzindariak izan zirenei.

"Azal hauek eta horietan ateratzen diren iruzkinek garai hura bizi izan zutenentzat oroimenez beteta eta azken hamarkada hauetako euskal musika bakarrik ezagutzen dutenentzat sorpresaz beteta dagoen ibilbidean zehar eramango gaituzte", adierazi du Sonia Díaz de Corcuerak, Kultura eta Hezkuntza zinegotziak, aurkezpeneko prentsaurrekoan.

Hitz gutxitan esanda, ikusteko, entzuteko, ikasteko eta gozatzeko kultur ibilbidea dago jasota. Besteak beste, garai hartako zuzeneko kontzertuetako kartelakbiniloen azalak, beste objektu batzuk eta erakusketa-aretoan bertan bata bestearen jarraian eskainiko diren 3 dokumental biltzen ditu erakusketak. Mikel Ezkerroren Mairuelegorreta; Iluntasunetik Argitasunera, EITBren Memoria eraikiz: Rock Vasco ¡¿Radikal!? eta Popgramak, 1977 eta 1981 artean entzungai izan zen RTVEko musika-programak, euskal musikari eskaini zion atala.

Erakusketa ekainaren 23ra arte egongo da zabalik Kulturunean eta bisita gidatuak ere egingo dira. Bisita horietarako egunei eta ordutegiei buruzko informazioa Montehermosoko eta Vitoria-Gasteizko Udaleko webguneetan egongo da ikusgai.

"100 diska erakusketa bertan ikusgai egongo den binilo-bildumaren jabearen, Alfonso Arambururen, ideiari eta Juan Celaya Fundazioari esker antolatu da. Fundazioak ekoitzi du erakusketa eta Gorka Basterretxea da hemen horren ordezkaria. Eskerrik asko biei; zuei esker, gaur Montehermoso Kulturunean erakusketa interesgarri hau ikusteko aukera dugu eta. Bestalde, eskerrak eman nahiko nizkieke Sancho el Sabio FundazioariMikel Ezkerro ikus-entzunezko sortzaileari eta EITB eta RTVE erakundeei funts grafiko batzuen eta ikus-entzunezko funts batzuen bidez egindako ekarpena dela eta", adierazi du zinegotziak amaitzeko.


  • DataMaiatzak 10
  • Gaia Musika