Encartada Moda ekitaldiak etorkizuneko ehunak erakutsiko ditu aurten, eta adimen artifizialak eta tradizioak hartuko dute XIX. mendeko fabrika

  • Encartada Moda ekitaldiak etorkizuneko ehunak erakutsiko ditu aurten, eta adimen artifizialak eta tradizioak hartuko dute XIX. mendeko fabrika

Bizkaiko Foru Aldundiak, Sinpatron eta Basque Biodesign Centerren eskutik, La Encartada Moda ekitaldiaren X. edizioa ospatuko du ekainaren 8an Balmasedako La Encartada Fabrika-Museoan. Bioteknologia modan, 3D moda jasangarria, ehun adimendunak, ehun jasangarriak... izango dira nagusi egun osoan zehar egingo diren masterclass, mahai-inguru, instalazio, showroom eta desfileetan, Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen duen ehun urtetik gora dituen eta Europan ondoen kontserbatu den ehun-fabrikan. Adimen artifiziala eta biofabrikazio-teknikak erabiliz ekitaldirako berariaz diseinatutako goi-mailako joskintzako soinekoa aurkeztuko da. La Encartada Fabrika-Museoan Guillermo Décimo, David Moss, Therapy Recicle and Exorcise eta Natacha Marro bezalako profesionalen jantziak desfilean erakutsiko dira Sinpatron jantziekin elkarlanean. Bere atzera begirako bilduma aurkeztuko du Sinpatronek hogei urte betetzen dituen honetan, Ángel Amor, Ganboa, MaldeOjo, Ane Takitto, Zaloa Ferre, Valeria Irisarri, Navaja Studio, MEZ eta Elysea Studioren osagarriekin batera egingo du. Showroom atalean Ana Virto, Ane Takitto, Eva Burton, Kiribiltxo, Otrora, Puntada Bastarda, Rodillo eta Sara Ortuzarren sorkuntzak erosi ahal izango dira. Gainera, aldez aurretik erreserba eginda, lantegia ezagutzeko aukera izango da, egunean zehar antolatuko diren bisita gidatuetan. Programazioa www.laencartadamoda.eus webgunean kontsulta daiteke eta ekitaldira joateko aldez aurretik izena eman behar da. Jarduera guztiak doakoak dira. Autobusak jarriko dira Bilbotik eta Balmasedatik La Enkartada Modara joateko.

Bizkaiko Foru Aldundiak La Encartada Moda 2024ren programazioa aurkeztu du. Aurten egun bakar batean egingo da, ekainaren 8an. Bertan, modarekin lotutako jarduera ugari ospatuko dira ingurune pribilegiatu batean, hala nola La Encartada Fabrika-Museoan. Foru Erakundeak bultzatutako moda ekitaldi honek, Alberto Sinpatronen koordinazioarekin eta Basque Biodesign Centerren laguntzarekin, hamargarren edizioa ospatuko du, diseinuko 14 profesionalen lanak erakutsiz eta etorkizuneko ehunetan fokua jarriz.

Leixuri Arrizabalagak, Euskara, Kultura eta Kirol diputatuak, Alberto Sinpatronekin eta Basque Biodesign Centerreko Olga Iradierrekin batera, aurtengo edizioaren xehetasunak  azaldu ditu.

Diputatuak aurtengo edizioaren gakoen berri eman du eta azaldu duenez "La Encartada Moda modako barrikuntzarako erakusleiho bat izateaz ganera, aukera bat da publiko eta belaunaldi desbardinek ondarearen altxor hau, La Encartada Fabrika-Museoa, ezagutu eta estimau dagien. Gure ehungintzaren historia aberatsari balioa emoteko eta beste era batera erakusteko modu bat da. Horretarako, bisita gidatuak be egingo dira fabrikara".

La Encartada Modaren hamargarren urteurrena programazio anitzarekin dator, eta masterclass, proiekzio, mahai-inguru, instalazio, showroom eta desfileak eskainiko ditu. Horietan, diseinuko hamalau profesionalen lanak eta piezak erakutsiko dira, hala nola, Guillermo Décimo, David Moss, therapy Recicle and Exorcise eta Natacha Marro Sinpatron jantziekin lankidetzan. Azken honek bere atzera begirako bilduma aurkeztuko du, hogei urte bete dituenean, Ángel Amor, Ganboa, MaldeOjo eta Ane Takitto, Zaloa Ferre, Valeria Irisarri, Navaja Studio, MEZ eta Elysea Studio osagarriekin batera. Showroomean Ana Virto, Ane Takitto, Eva Burton, Kiribiltxo, Otrora, Puntada Bastarda, Rodillo eta Sara Ortuzarren sorkuntzak izango dira.

Etorkizuneko ehunak dira Encartada Modaren ardatza, eta jardunaldi horretan Masterclass bat ere eskainiko da, Nola erabili teknologia moda jasangarri baterako tresna gisa? izenburupean. Bertaratzen direnek Batoul Al-Rashdanen ikuspegia ezagutu ahal izango dute, ibilbide profesional ezaguna duen diseinatzaile jordaniarra, Billboard Women in Music Shoot-erako argazki-saioan Kylie Minogue jantzi zuen soinekoaren egilea da Rashdan. Rashdanek biodiseinua eta 3D moda jasangarria uztartzen ditu. Ikuspegi berritzailean, 3D inprimaketa, biodiseinua eta arkitektura eramangarria sartzen dira, material jasangarriekin, elikagaien hondakinak birziklatzea barne. Hainbat herrialde eta hedabidetan erakutsi du bere lana, hala nola Munduko Ekonomia Foroan eta Forbesen. Encartada Fabrika-Museoak manikien instalazio bat ere izango du, Batoul Al-Rashdanen sorkuntzak erakutsiko dituena. Tony Ward Couturerekin lankidetzan egindako lan hau landare-jatorriko material biodegradagarrien erabilera berritzaileagatik nabarmentzen da. New Yorketik iritsi berria da, eta hiri horretan egin zen Met Galan bere modeloetako batzuk aurkeztu zituen., Al-Rashdanek ikuspegi abangoardista dakar berekin, bertaratutakoak liluratuko dituela agintzen duena.

Gainera Museoan ikusgai egongo diren beste pieza batzuk  Lewin Lerbours-en "Vorágine" bildumako manikien instalazioa, Cova Orgaz-en kartoizko eskulturen instalazioa eta KOKORO Índigo Culture-ren kimono tindatua dira. Gainera, Gabriel Asianek, Instituto Europeo di Design institutuko hirugarren mailako ikasleak, biomaterialekin egindako ehun-instalazio bat aurkeztuko du.

Jarraitu irakurtzen

 


  • DataMaiatzak 10
  • Gaia Diseinua