Ariane Louis-Seize zuzendariaren "Vampira humanista busca suicida" film luzeak Film Onenaren Saria eskuratu du FANT 2024 Zinemaldi Fantastikoan

  • Ariane Louis-Seize zuzendariaren

  • Sail Ofizialeko Film Labur Onenaren Epaimahaiaren Saria Shé (Snake) filmarentzat, Rene Zhanena, izan da eta Euskal Film Labur Onenaren Saria Pablo Ríoren Conej steps out lanarentzat
  • Panorama Sailean, Film Luze Onenaren Saria Daniel Moreno Garciaren He soñado con olas filmarentzat izan da; Film Labur Onenaren Saria, berriz, Victoria Wamerdam-en Ik ben geen robot lanarentzat
  • Zinemaldiko ikusleek Sail Ofizialeko Film Luze Onenarentzako Publikoaren Sarirako Siyi Liu zuzendariaren San Gui Quing Shi hautatu dute, eta Film Labur Onenarentzako Publikoaren Sarirako Raúl Mongeren La ley del más fuerte
  • Epaimahai Gaztea nobedadea izan da aurtengo FANT-en, eta San Gui Quing Shi filmari eman dio ere Sail Ofizialeko Film Onenaren Saria
  • Palmares nagusia bihar, larunbata, proiektatuko da BBK Aretoan: 17:00etan Fantasiazko Panorama Saileko film irabazleak, eta 19:30ean Sail Ofizialekoak

Bilboko Udalak antolatutako FANT – 30. Zinemaldi Fantastikoaren Sail Ofizialeko Epaimahaia honako hauek osatzen dute: Ana Hormaetxea, gidoilaria eta Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatua Nafarroako Unibertsitatean; Chris Oosterom, Amsterdamgo Imagine Fantastic Film Festivalaren zuzendaria; eta Araceli Péres-Rastrilla, ekoizlea eta Espainiako Zinema Akademiako kidea. Epaimahaiak edizio honetako Metraje Luzeko Film Onenaren Saria Ariane Louis-Seize zuzendariaren Vampira humanista busca suicida filmari eman dio, "maitasun-istorio zoragarria delako, freskotasunetik, gaztetasunetik eta egungo gizartearekin konektatuta egotearen originaltasunetik kontatua".

Film laburrei dagokienez, Sail Ofizialeko Film Labur Onenaren Saria René Zhanen Shé (Snake) filmarentzat izan da, "munduan bere lekua aurkitu nahi duen etorkin gazte batek jasaten duen ziurgabetasuna eta presioa tratatzeagatik". Gainera, Pablo Rioren Conej steps out hautatu dute Euskal Film Labur Onena gisa. Kasu horretan, Epaimahaiak "lotsagabekeria, energia eta animazio klasikoenaren aldeko apustu psikodelikoa" nabarmendu du.

30. edizio honetan, Euskal Gidoigileak Elkartearen ustez Sail Ofizialeko Film Luze Gidoirik Onenaren Saria merezi duen titulua Marisa Crespo eta Moises Romeraren Tú no eres yo da, "une oro tentsioari eusten dion istorio bat ehuntzeagatik, gau bakar batean konprimatua eta bikain marraztutako pertsonaiez betea, trama nagusiari argazkia kendu gabe azptestua modu bikainean transmititzea lortzen duen Nafarroako mekanika batekin, esplizituan erori gabe".

Era berean, FAS Zineklub Zuzendaritza Berritzaileenaren Saria Pascal Planteren Red rooms filmarentzat izan da, "giza izaeraren alde ilunenari egindako begirada ausartagatik, eta berarengana ezinbestean erakarrita dauden gizabanakoak misteriora hurbiltzeagatik".

Bestalde, Euskal Aktoreen Batasunak (EAB) erabaki du 2024ko euskal film laburretan, FANT interpretazio onenaren saria Usue Alvarezentzat eta Urko Olazabalentzat izatea Nitya Lopez zuzendariaren Deadly Draw lanarengatik.

Berrikuntza gisa, aurten, Bilboko Zinemaldi Fantastikoak Epaimahai Gaztea du lehen aldiz, eta, Euskal Herriko Zinema Eskolarekin elkarlanean, Saria emango dio Sail Ofizialeko Film Luze Onenari. Era horretan, saria Siyo Liu zuzendariaren San Gui Qing Shi filmarentzat izan da, "maitagarrien ipuin dibertigarria eta ahaztezina" izateagatik.

Txinako film horrek Sail Ofizialeko Film Onenarentzako Publikoaren Saria ere eskuratu du. Eta Sail Ofizialeko film laburrei dagokienez, publikoak erabaki du irabazlea La ley del más fuerte Raúl Mongerena izatea.

Jarraitu irakurtzen


  • DataMaiatzak 10
  • Gaia Ikus-entzunezkoa