Musika, dantza, arte dramatikoa, ikus-arteak eta erakusketen komisariotza, moda eta diseinua eta arkitekturaren arloetan prestakuntza espezializaturako 2024ko bekak

  • Musika, dantza, arte dramatikoa, ikus-arteak eta erakusketen komisariotza, moda eta diseinua eta arkitekturaren arloetan prestakuntza espezializaturako 2024ko bekak

Musika, dantza, arte dramatikoa, ikus-arteak eta erakusketen komisariotza, moda eta diseinua eta arkitekturaren arloetan prestakuntza espezializaturako bekak emateko 2024ko deialdia.

Laguntzen finantzaketa eta aurrekontua

Baimendutako gastua 140.000 eurokoa da, aurrekontu xedapen honekin:

- Aurrekontu partida: 1.1010.120.480.02.03.2024 / Zenbatekoa: 84.000,00 €

- Aurrekontu partida: 5.1010.120.480.02.03.2025 / Zenbatekoa: 56.000,00 €

Eskatzaileak eta baldintzak

1. Beka hauek lortu ahal izango dituzte, oinarrietan ezarritako eskakizunak betez, 2. oinarri espezifikoan aurreikusitako arlo artistikoetako batean espezializazio eta hobekuntza ikasketak egin nahi dituzten pertsonek, hurrengo paragrafoan ezarritakoa eragotzi gabe.

2. Beka hauek honako hauei daude zuzenduta: Ikasketa gai den arloan oinarrizko prestakuntza gainditua izanik eta horrela behar bezala kreditatu ondoren, lanbidez arlo horretan aritzeko xedez, espezializazio eta hobekuntza ikasketak eta ikastaroak egin nahi eta proposaturiko formazio aukerak Euskadiko Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako Foru Erkidegoko erakunde akademikoek ez eskaintzeagatik, proiektua egin eta garatzeko kanpora joan beharrean daudenei. Beraz, laguntza hauetatik kanpo gelditzen dira aipatu bi autonomia erkidego horietan egin daitezkeen 2. oinarri espezifikoan azaldutako alor guztiei buruzko formazio ikasketak. Era berean kanpo geldituko dira bertaratu gabe egiten diren ikasketak.

3. Beka hauek eskatu ahal izango ditu deialdiaren aurreko urteko abenduaren 31n, gutxienez 16 urte beteak dituzten adingabeek eta deialdiaren urteko abenduaren 31n, 31 urte bete ez dituen edonork. Adin txikikoen kasuan, beharrezkoa izango da adingabeen guraso agintea duten pertsonen baimena.


  • Epea 2024(e)ko Maiatzak 10(e)tik 2024(e)ko Ekainak 7(e)ra
  • EntitateaGipuzkoako Foru Aldundia
  • AtalaKultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentua
  • Deialdi-motaBekak
  • SektoreaIkusizko arteak, Arte eszenikoak, Musika, Diseinua
  • JardueraKudeaketa eta kudeaketarako laguntza

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.