FANT Bilbaok euskarazko fantasiazko film laburren ekoizpena bultzatzeko lehen laguntza irabazi duen proiektua hautatu du

  • FANT Bilbaok euskarazko fantasiazko film laburren ekoizpena bultzatzeko lehen laguntza irabazi duen proiektua hautatu du

  • Amaia San Sebastianek 5.000 euroko laguntza jasoko du Olentzerori eskatu nion film laburra ekoizteko

Bilboko Udalak antolatutako FANT Fantasiazko Zinemaren Jaialdiaren esparruan, PITCH bat egin zen asteartean, euskarazko fantasiazko film laburren ekoizpena bultzatzeko laguntza berriaren proiektu irabazlea hautatzeko.

Proiektu irabazlea Amaia San Sebastianen Olentzerori eskatu nion izan da eta 5.000 euroko laguntza jasoko du. Epaimahaia EiTBko Ekoizpen Saileko Josu Bilbaok, Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteko zuzendari Josemi Beltranek eta FANTeko zuzendari Justo Ezenarrok osatu dute, eta 13 hautagairen artean aukeratu dute proiektu irabazlea. Epaimahaiaren irizpidearen arabera, Amaia San Sebastianen lanak irabazi du "ikusmen eta soinu ahalmen handia metraje txikian biltzen duen proiektua delako, beldurrezko generoaren topiko batzuei ikuspuntu desberdina emanez".

Laguntza hau deitzen den lehen urtea da, eta film laburren aldeko apustuan sakontzen du, FANTen lehen edizioetako bereizgarrietako bat baita. Sariaren helburua da, halaber, euskarazko fantasiazko film laburren ekoizpena babestea, irabazleei hizkuntza horretan film labur bat egitea erraztuz.


  • DataMaiatzak 9
  • Gaia Ikus-entzunezkoa