Arte Gaztearen Topaketak 2024: deialdia

  • Arte Gaztearen Topaketak 2024: deialdia

Arte Gaztearen Topaketak programa Nafarroako Gazteriaren Institutuak antolatzen du, eta helburu du gazteen sormen artistikoko lana ekoitzi, erakutsi eta zabaltzeko beharrezko baldintzak eskaintzea, bitartekaritzaren eta ekoizpen-prozesuaren arteko loturak sortzeko mekanismoak eskainiz.

Modu horretan, artista gazteak prestatzen eta profesionalizatzen laguntzen du, lantegiak eta tutoretzak garatuz eta egonaldi-topaketa artistiko bat antolatuz. Amaiera gisa, aukeratzen diren proiektuak jaialdi batean aurkeztuko dira. Jaialdi horretan, jendaurreko jarduera ireki batzuk izanen dira, zeinen helburua baita prestakuntza artistiko parte-hartzailea eta arteen arteko elkarrizketa sustatzea.

Parte hartzeko modalitateak

Arte Gaztearen 2024ko Topaketak programaren 40. edizioko modalitateak honako hauek dira:

- Arte eszenikoak (I. eranskina).

- Arte plastikoak eta ikus-entzunezkoak (II. eranskina).

- Diseinua (III. eranskina).

- Literatura (IV. eranskina).

- Musika (V. eranskina).

Norentzat

Deialdian parte hartzen ahalko dute 14 eta 30 urte bitarteko gazteek (urte horiek beteak dituztela eskabidea aurkezteko epea amaitzen den datan), betiere baldintza hauek betetzen badituzte:

- Nafarroako Foru Komunitatean jaioak izatea edo han bizitzea edo Nafarroako forudunaren izaera zibila izatea.

- Taldeen edo kolektiboen kasuan, parte hartzen dutenen % 33 izaten ahalko dira adin horretatik gorakoak edo Nafarroatik kanpokoak.

- Taldeen edo kolektiboen kasuan, eskaera sinatu duen pertsona hartuko da ordezkaritzat.

Informazio gehiago


  • Epea 2024(e)ko Maiatzak 10(e)tik 2024(e)ko Ekainak 9(e)ra
  • EntitateaNafarroako Gazteriaren Institutua
  • Deialdi-motaSariak eta lehiaketak
  • SektoreaIkusizko arteak, Arte eszenikoak, Musika, Ikus-entzunezkoa, Literatura, Diseinua
  • JardueraZabalkundea, Erakusketa, Ekoizpena

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.